Skip to main content

Maiatzeko kultur agenda zabala dago Gernika-Lumon

Maiatzean zehar, Gernika-Lumok arte eszeniko, antzerki, musika eta familientzako jarduerez betetako agenda kulturala eskainiko dau Lizeo Antzokian, Udal Liburutegian eta kalean bertan.

Hilebetea familientzako eta publiko orokorrarentzako proposamen ugarigaz dator. Maiatzaren 8an, Lizeo Antzokian “Hayu: la Cantante Rebelde Mariem Hassan y su Lucha por un Sahara Libre” dokumentala ikusi ahal izango da, Saharako askatasunaren aldeko burruka ardatz hartuta. Maiatzaren 16an, Barremanen “AA AITA” bakarrizketa izango da ikusgai.

Maiatzaren 22an, bakearen aldeko kontzertua eskainiko dabe Jugendkantorei Pforzheim eta Andra Mari Koralak, musika bidez alkartasun eta bizikidetza mezua zabalduz. Hurrengo egunean, maiatzaren 23an, “Ezer ez dalako amaitzen” antzerki eta musika ikuskizuna aurkeztuko dau Intxorta 1937 Kultur Elkarteak.
Zinemak be bere lekua izango dau maiatzaren 29an, Carlos Iglesiasen “la Bala” filmagaz. Hilebetea amaitzeko, maiatzaren 31n, Mercurio iturrian “Panoli Kabareta” kale antzerkia eskainiko dau Ganso & Cia taldeak, Euskara Zerbitzuaren laguntzagaz.

Bestalde, familientzako jardueren artean, Udal Liburutegiak “irakur Jolas” saioa antolatuko dau maiatzaren 22an, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, Mari Sorginen eskutik.

Kultur eskaintza honegaz, Gernika-Lumok maiatzean aisialdi eta kulturaz gozetako aukera parebakoa eskainiko deutse herritarrei eta bisitariei.

Ekitaldi ugari izan dira bonbardaketaren 89.urteurrenean

89. urteurreneko programak ekitaldi ugari bildu dauz egun osoan zehar. The Times egunkariko korrespontsala izan zan George L. Steer kazetariari egindako aitortza burutu dabe, biktimen ahotsa munduratu ebala azpimarratuz eta egia zabaldu ebala eta justiziaren alde egindako lana goraipatuz.

Ostean, XXI. Gernika Bakearen eta Adiskidetzearen Sariak banatu dira. Global Sumud ontzidi humanitarioa eta Armenia eta Azerbaijanen arteko bake akordioa aintzatetsi dabez Gernika Sariek, Gazako ekintza zibila eta Kaukasoko elkarrizketa politikoa nabarmenduz.

14:00etan bizirik atera zirenen bazkaria burutu dabe Jai Alai Pilotalekuan, jendetsa bilduz. Jose Maria Gorroño alkateak une hau berezia dala esan dau, bakoitzak bere gurasoak gogoratzen dauzela esanez eta burura gauza asko etortzen direla aitatuz.

Arratsaldeko 15:45ean ohiko “sirena hotsa eta 4 minutu” ekitaldia egin da, bonbardaketaren unerik gogorrena gogoratuz. Gainera, barritasun gisa “Bakearen usoak” askatu dira Bakea munduko gauzarik garrantzitsuena dala agerian utziz eta beharrezkoa dala azpimarratuz. Ekitaldi sinboliko hau egin dabienak Gernika-Lumoko alkate dan José María Gorroño, Bosnia eta Herzegovinako, Azerbaijango eta Armeniako enbaxadore ezberdinak eta Global Summit Flotillako ordezkariak izan dira.

Ondoren, Zalloko hilerrian lore eskaintza egin zaie hildakoei. Bertara herri ezberdinetako kideak etorri dira, Jose Maria Gorroño alkateaz gain, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria dan Imanol Pradales, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria dan Marisol Garmendia, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia dan Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria dan Ana Otadui Biteri, Espainiako Gobernuko kidea dan Fernando Martínez edo Irak, Alemania, Armenia, Bosnia eta Hezergovina edo Azerbaiyaneko gobernuko kide ezberdinak hurbildu dira hilerrira lore eskaintza hau burutzen, alderdi politiko ezberdinak egoteaz gain.

Gerlarien Erronka 2026

Oztopo-lasterketa ezaguna bilakatu da Gerlarien erronka Gerniak-Lumon eta Bizkaian. Izan be, bere hamargarren urteurrena ospatu dau edizio berezihonetan, berrikuntzez, parte-hartze handiagoaz eta maila guztietarako diseinatutako esperientziaz bete da hBakearen hiria. Izna be oztopo esanguratsu eta dibertigarri zein erronka handia suposatzn dauana izan dabe aurrean gerlariek. Carlos Gangoiti kalean hasita herriari buelta osoa eman, oztopo ezberdinei aurre egin eta leku berean bukatu dabe.

Berrikuntza nagusien artean ibilbide berriak, oroitzapenezko kamiseta eta parte hartzeko modalitate berriak egon dira: binaka, taldeka eta enpresentzat egin diranak. Giro ezin hobearekin hasi dabe hitzordua, danimazio bereziagaz. Ostean erronkak pasatu eta parte hartzaileak baratzaz Beteta eta neke neke einda bukatu dabe lasterketa. Antolatzaileek azpimarratu dute edizio berezi hau ez dela soilik lehiaketa bat, baizik eta kirola, auto-gainditzea eta dibertsioa uztartzen dituen esperientzia osoa dala. Irteerak 9:00etatik 10:40ra bitartean egin dira.

Bakearen aldeko bibolinen soinua entzun da Gernikako Arbolaren ondoan

Gernikako Batzar Etxeak bakearen aldeko ekitaldi berezia hartu du, Hiroshimako eraso nuklearretik eta nazien Holokaustotik bizirik atera ziren bi bibolinen soinuarekin. Ekimena, Gernikako bonbardaketaren oroimenez antolatutako jardueren aurrerapen gisa egin da, eta munduko bakearen aldeko mezua zabaltzea izan du helburu.

Gernikako Arbolatik metro gutxira entzun dira bi bibolin historikoen doinuak: bata Hiroshimako bonba atomikotik mirariz salbatu zena, eta bestea nazien Holokaustotik bizirik iraun zuena. Bi instrumentu horiek sufrimenduaren, memoriaren eta itxaropenaren sinbolo bihurtu dira, eta “Itxaropenerako bibolinak” izeneko nazioarteko kontzertu ibiltariaren parte dira.

Ekimenak Gernikan izan du lehen geralekuetako bat, eta ondoren Paris, Berlin, Auschwitz eta Vatikanoa bezalako leku esanguratsuetara eramango du bakearen aldeko mezua. Kontzertu ibiltariaren helburua argia izan da: musikaren bidez munduari bakearen premia gogoraraztea.

Etorkizun akademikoa erabakitzen laguntzeko orientazio jardunaldia

Bermeoko Artza frontoian Bemreon gauz, Busturialdeko ikasketa- eta lanbide-orientazioko jardunaldiak antolatu dabez hemen. Prestakuntza zentroak protagonista izan dira orientazio jardunaldi esanguratsu honetan

Oraingoan lehen aldiz, Busturialdeko familiei zuzendua dauden jardunaldiak izan dira. DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen etorkizun akademiko eta profesionala erabakitzen laguntzea helburu izan dabe, eta bertan prestakuntza zentroek protagonismo berezia izan dabe.

Goizeko 10:30etik 14:00etara bitartean, hainbat zentrok euren eskaintza akademikoa eta lan-irteerak aurkeztu dabie modu argi eta praktikoan. Familiek aukera izan dabie zuzenean informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko, seme-alaben interes eta gaitasunetara egokitzen diren bideak hobeto ezagutzeko.

Arlo sozial-artistikoan, Kunsthal zentroak moda, diseinu grafikoa, barne-diseinua eta food design bezalako esparruak aurkezteaz gain, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak berrikuntza eta ekintzailetzara bideratutako prestakuntza azaldu dabe.

Zientzia eta teknologiaren arloan, Urduliz 42 zentroak web garapena, zibersegurtasuna eta adimen artifiziala bezalako aukera profesionalak aurkeztu zituen. Bestalde, Hetel sareko Zabálburu eta Txorierri zentroek Lanbide Heziketako ibilbide teknikoak ezagutarazi dabie, besteak beste sareen administrazioa, robotika industriala eta fabrikazio mekanikoa bezalako arloetan.

Profil mistoak dituzten ikasleentzat ere aukerak azaldu dabez, esaterako, EUNEIZek multimedia, bideojokoak eta psikologia uztartzen dituzten graduak aurkeztu dabez, eta ECPVk zinema, interpretazioa eta publizitate grafikoa bezalako diziplinen nondik norakoak aipatu dabez

Jardunaldiak agerian utzi dau prestakuntza zentroek daben garrantzia ikasleen etorkizuna eraikitzeko orduan. Gainera, nabarmendu dabe familiei zuzenean zuzendutako lehenengo saioa izan dala, eta horrek balio erantsia eman dio ekimenari.

Antolatzaileen arabera, jardunaldiak aukera eman dau eskualdeko prestakuntza eskaintza modu bateratuan ezagutzeko, eta familiei tresna baliagarriak eskaini dabez etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabakiak informazio sendoan oinarrituta hartzeko.

Oriol Cardonari harrera egin deutsie Gautegiz Arteagan mendiko eskian lortutako urrezko dominagatik

Gautegiz Arteagako Udalak harrera berezia eskaini deutso Oriol Cardona kirolariari mendiko eskian lortutako urrezko dominagaitik. Ekitaldiaren bidez, herriak autortza egin gura izan deutso nazinoartean lortutako arrakasta handiagatik eta egindako ibilpide bikainagaitik.

Cardonak mendiko eskiaren arloan lortutako garaipenak oihartzun handia izan dau kirol munduan, eta bere azken urrezko dominak bere ibilpideko une garrantzitsuenetako bat bihurtu dau. Lorpen horrek maila gorenean lehiatzeko dauen gaitasuna berretsi dau, eta kirol honetako erreferente bihurtu da.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan