Skip to main content

“Tik-Tak-Tok’ astea Bermeora itzuliko da

Bermeoko ikastetxe guztiek Tik-Tak-Tok Astea hartuko dute maiatzean, pantailen erabilera egoki eta arduratsuaren inguruko prebentzio-lana indartzeko helburuarekin. Ekimena herriko hiru ikastetxeetan garatuko da, eta LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleekin egingo diren tailer praktikoen bidez landuko da, besteak beste, teknologiarekiko harremana.

Programaren ardatza pantailen erabileraren inguruko hausnarketa sustatzea da, ikuspegi kritiko eta kontziente batetik. Horretarako, saioak metodologia parte-hartzaileetan oinarrituko dira, dinamika interaktiboak eta ikaskuntza dialogikoa uztartuz. Tailerretan sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera aztertuko da, eta, era berean, ziberjazarpenaren prebentzioan jarriko da arreta berezia.

Maiatzeko egutegia hiru ikastetxetan banatuko da: maiatzaren 4tik 8ra Sagrado Corazón Ikastetxean egingo dira saioak; maiatzaren 11tik 15era Eleizalde Ikastolan; eta maiatzaren 18tik 22ra Bermeoko Herri Eskolan.

Gernika-Lumok hiribilduaren sorreraren 660.urteurrena ospatu dau

Aurten 660 urte bete dira une historiko hartatik.1366ko egun hartan, apirilaren 28an, Don Tello kondeak — Bizkaiko Jauna ere izan zenak — hiribilduaren historiari hasiera eman zion hiri-gutuna emanez, gutun horretan esan ebana Lekualdatu dabe Gernikazarra historia taldetik:

Aurretik ohikoa dan bira burutu dae Gerniak-Lumoko kaleetatik txistularien laguntzaz. Ostean ekitaldi berezia burutu dabe Txistulariez gain, dantzarien eta aurten gonbidatu bberezi gisa San Fidel Ikastolaren presentziagaz. Izan e, azken ahauek izan dira Don Tellori ohikoa dan zapia eman diotenak, bere 125. urteurrena dela eta izan dira protagonista, une berezi eta hunkigarria eskainiz.

Gernikazarrako kide askok parte hartu dabe ospakizunean, herriaren memoria, nortasuna eta etorkizuna elkarrekin ospatuz. Gainera, Gure arbola zaharra koralak abesti bpare bat eskeini dabe. Gernikazarratik azaldu dabe 660 urteko historia bizirik dagoela, eta ekitaldi hauek hori berriro erakusten dabiela.

2026.urteko Gernikako bonbardaketaren 89.urteurreneko Memoria demokratikoaren Lekua izeneko eskulturaren inaugurazioa

Gernika-Lumoko herriak 1937ko bonbardaketaren 89. urteurrena oroitu du aurten ere, memoria, bakea eta justiziaren aldeko mezu argiarekin. Apirilaren 26an egin diren ekitaldien artean, berritasun nagusiena “Memoria Demokratikoaren Lekua” izeneko eskultura berriaren inaugurazioa izan da, lau metroko monumentua dana eta bakearen ate sinbolikoa irudikatzen dauena. Herrigunean kokatu dabe, lehen bonba erori zen gunetik gertu.

Ekitaldian parte hartu dabenak Jose Maria Gorroño alkatea, Fernando Martínez Memoria Demokratikoko Estatu idazkaria, Gogorako ordezkariek eta bonbardaketatik bizirik atera ziren Kruzita Etxabe eta Mari Carmen Agirre emakumeak izan dira. Azken hauek moztu dabe zinta, biktimen ordezkari gisa. Alkateak azpimarratu dau memoria demokratikoa ez dala iraganari begiratzea bakarrik, baizik eta etorkizunari begira gizarte justuago bat eraikitzeko konpromisoa.

2026.urteko Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurreneko lore eskaintza

Zalloko hilerrian lore eskaintza egin zaie hildakoei. Bertara herri ezberdinetako kideak etorri dira, Jose Maria Gorroño alkateaz gain, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria dan Imanol Pradales, Eusko Legebiltzarreko ordezkaria dan Marisol Garmendia, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia dan Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria dan ana Otadui Biteri, Espainiako Gobernuko kidea dan Fernando Martínez edo Irak, Alemania, Armenia, Bosnia eta Hezergonina edo Azerbaiyaneko gobernuko kide ezberdinak hurbildu dira hilerrira lore eskaintza hau burutzen, alderdi politiko ezberdinak egoteaz gain.

Lorategietako jaien unea iritsi da

Beste urte batez Gernika-lumoko auzo honetako jaiak ospatuko dira jorrailaren 30, 1 eta 2an. Lehenengo eguna jai hasierako txupina boitateko eguna izango da eta ostean auzokoentzako pintxopotea egongo da.

Maiatzaren 1ean, bariku honetamn goizean goiz hasiko da martxa, Gazteak Txistulari Taldearen dianagaz. 12:00etan meza santua etakopaua izango da, 13.00etan Elai Alai Dantza Taldearen ikuskizuna eingo dabe eta 15:00etan marmitakoa probetako aukera izango dabe.

Arratsaldeak melomaniack fenomenoa izango da. Maiatzaren 2an, zapatuan, barriz, goizeko 12:00etan tortilla txapelketa aurkezteko ordua izango da 13:30etan. 16.30etan umeentzako puzgarriak egongo dira eta 19:00etan txokolatada. 20:00etan auzokideek Esna Gazte ikuskizuna ikusteko aukera eukiko dabe.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan