Skip to main content

Bermeoko Udalak Bizkaibus zerbitzuaren aurreproiektuari alegazioak aurkeztu deutsoz, herritarren beharrak ardatz hartuta

Bermeoko Udalak alegazioak aurkeztu deutsaz Bizkaiko Foru Aldundiak proponidutako garraio publikoaren zerbitzuaren aurreproiektuari, azken hilebeteetan landutako dokumentua zehatz-mehatz aztertu ondoren.

Udalak nabarmendu gura izan dau aurkeztutako alegazioak herritarren eskaera eta beharrak kontuan hartuta prestau dirala. Izan be, azken urteotan jasotako eretxi eta ekarpenek pisu handia izan dabe proposamenak osotzeko garaian.

Aurkeztutako proposamenek, nagusiki, ibilpideen optimizazinoa eta loturen hobekuntza dabe xede.

Udalaren eretxiz, proposamen honeek guztiek lagunduko dabe garraio publikoaren erabilera sustetan, erabiltzaileentzako zerbitzu erosoagoa eta eraginkorragoa eskainiz, eta, aldi berean, jasangarritasuna indartuz.

Amaitzeko, Bermeoko Udalak herritar guztiak animau gura dauz alegazioak aurkeztera, prozesu honetan parte hartzea funtsezkoa baita etorkizuneko garraio zerbitzua benetako beharretara egokitzeko. Alegazioak maiatzaren 22ra arte aurkeztu daitekez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez edo Edozein Erregistro bulegotan, idatziz.

EHUN – Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

EHUN sortu da, Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

Lurraldetik bertatik sortzen den nortasun partekatua da, eskualdeko nekazaritza-elikagaien sektorearen ikusgarritasuna, kohesioa eta proiekzioa sustatzeko helburuz.
Irudi berriaren xedea lurraldearekiko errotzea, hurbiltasuna, jasangarritasuna eta kalitatea islatzea da, Busturialdea-Urdaibain komunitatea sendotzeko, zaintzeko eta eraikitzeko modu baten adierazpen gisa.

Kirolbai _Oriol Cardona Coll-i eindako harrera urrezko domina lortu ostean

Kirolbai programa honetan Espainiako selekzinoagaz urrea lortu dauen Oriol Cardona Gautegiz Arteagarrarekin aritu gara hizketan. Cardona Kataluniarra, Gironako probintzikoa dan arren, Banyolesekoa, Gautegiz Arteagan erroldatu da, hemen bizitzea erabaki baitu. Cardonak historia egin dau Espainiagaz. Hori dala eta, Gautegiz Arteagako alkatea dan Patrick Saituak eta herritar ezberdinek harrera egin deutsie herriko udaletxean Cardona losintxatuz eta txalokatuz. Gainera, galderak egiteko tartea be izan dabe. ostean , Cardonaren ibilbidea, nondik norakoak eta historikoa dan une honen sentzazioak ezagutu ahal izan doguz.

Gernika-Lumoko sorreraren 660.urteurrena

Aurten 660 urte bete dira hiria sortu zenetik. 1366ko egun hartan, apirilaren 28an, Don Tello kondeak — Bizkaiko Jauna ere izan zenak — hiribilduaren historiari hasiera eman zion hiri-gutuna emanez, gutun horretan esan ebana lekualdatu dabe Gernikazarra historia taldetik.

Aurretik ohikoa dan bira burutu dabe Gerniak-Lumoko kaleetatik txistularien laguntzaz. Ostean, ekitaldi berezia burutu dabe. Txistulariez gain, dantzarien eta aurten gonbidatu berezi gisa San Fidel Ikastolaren presentziagaz. Izan be, azken hauek izan dira Don Tellori ohikoa dan zapia eman diotenak; bere 125. urteurrena dela eta izan dira protagonista, une berezi eta hunkigarria eskainiz.

Bakearen aldeko bibolinen soinua Batzar Etxean

Gernikako Batzar Etxeak bakearen aldeko ekitaldi berezia hartu du, Hiroshimako eraso nuklearretik eta nazien Holokaustotik bizirik atera ziren bi bibolinen soinuarekin. Ekimena, Gernikako bonbardaketaren oroimenez antolatutako jardueren aurrerapen gisa egin da, eta munduko bakearen aldeko mezua zabaltzea izan du helburu.

Gernikako Arbolatik metro gutxira entzun dira bi bibolin historikoen doinuak: bata Hiroshimako bonba atomikotik mirariz salbatu zena, eta bestea nazien Holokaustotik bizirik iraun zuena. Bi instrumentu horiek sufrimenduaren, memoriaren eta itxaropenaren sinbolo bihurtu dira, eta “Itxaropenerako bibolinak” izeneko nazioarteko kontzertu ibiltariaren parte dira.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan