Bermeoko Udalak Bizkaibus zerbitzuaren aurreproiektuari alegazioak aurkeztu deutsoz, herritarren beharrak ardatz hartuta
Bermeoko Udalak alegazioak aurkeztu deutsaz Bizkaiko Foru Aldundiak proponidutako garraio publikoaren zerbitzuaren aurreproiektuari, azken hilebeteetan landutako dokumentua zehatz-mehatz aztertu ondoren.
Udalak nabarmendu gura izan dau aurkeztutako alegazioak herritarren eskaera eta beharrak kontuan hartuta prestau dirala. Izan be, azken urteotan jasotako eretxi eta ekarpenek pisu handia izan dabe proposamenak osotzeko garaian.
Aurkeztutako proposamenek, nagusiki, ibilpideen optimizazinoa eta loturen hobekuntza dabe xede.
Udalaren eretxiz, proposamen honeek guztiek lagunduko dabe garraio publikoaren erabilera sustetan, erabiltzaileentzako zerbitzu erosoagoa eta eraginkorragoa eskainiz, eta, aldi berean, jasangarritasuna indartuz.
Amaitzeko, Bermeoko Udalak herritar guztiak animau gura dauz alegazioak aurkeztera, prozesu honetan parte hartzea funtsezkoa baita etorkizuneko garraio zerbitzua benetako beharretara egokitzeko. Alegazioak maiatzaren 22ra arte aurkeztu daitekez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez edo Edozein Erregistro bulegotan, idatziz.
-
Azken berriak