Skip to main content

‘Nik Gernikan’ sarien VI. edizioaren sari banaketa ospatuko da eguen honetan, azaroak 26, Lizeo Antzokian

2026/11/24

Nik Gernikan sarien VI. edizinoak 1.000 euroko lau sari banatuko dauz, ibilbidea, barrikuntza, auzoko merkataritza eta tokiko ostalaritza goraipatzeko. Sari banaketa datorren eguenean, azaroaren 26an, izango da Lizeo Antzokian arratsaldeko 20:00etan.

Hurbileko merkataritzak eta ostalaritzak produktuak eta zerbitzuak eskaintzeaz gan, Gernika-Lumoko eguneroko paisaiaren parte, bertako kaleen parte eta herriaren nortasunaren parte dira be. Horregatik, Udalak datorren eguenean, azaroaren 26an, udalerriko merkataritza eta ostalaritza sarea bizirik manteniduten daben establezimentuak saritzen dauzan udal ekimen hau burutuko dau. Ekitaldia 20:00etan hasiko da eta bertako jarduera ekonomikoa ulertzeko eta manteniduteko modu ezbardinak irudikatzen dabezan lau proiekturi izena eta arpegia jartzeko balioko dau. Saridun bakotxak 1.000 euro jasoko dauz. Sariak lau kategoriatan banatzen dira: ibilbide komerziala, merkataritza barritzailea edota merkataritza barria, auzoko merkataritza eta ostalaritza.

Deialdiaren helburua da salmahai baten atzean hamarkadak daroezanak eta negozio barriak irekitzeko edo formula desbardinak sartzeko apustua egin dabenak aitortzea. Hurbileko establezimentuetan be jartzen dau arreta, auzoetako eguneroko bizimoduaren parte diranen gan be, eta Gernika-Lumoko nortasun gastronomikoa eta soziala eraikitzen laguntzen daben taberna eta jatetxeetan. Merkatari txikiak eraldaketa garrantzitsuei aurre egiten jarraitzen dauen unean iritsi da aitorpen hau, plataforma handien lehiatik hasi eta erosteko eta kontsumiduteko moduen aldaketetaraino. Egoera horretan, establezimendu bat irekita eukitzeak alkargune bat, hurbileko arreta eta kaleetako jarduerarako gune bat mantentzea be esan gura dau. Iazko edizinoak lau izen propio itxi ebazan, tokiko sare ekonomikoaren aniztasuna islatzen dabenak. Kooperatiba San Isidro Gernikak ibilpide komerzialaren saria jaso eban; Lumiére Conceptek merkataritza barritzailearena; Barandiaran Dendak auzoko merkataritzarena eta Boliña Zaharrak ostalaritzarena.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan