Skip to main content

Gerlarien Erronkak bere 10.urteurrena ospatu dau barrikuntza, modalitate eta emozio ezberdinekin

Oztopo-lasterketa ezaguna bilakatu da Gerlarien erronka Gerniak-Lumon eta Bizkaian. Izan be, bere hamargarren urteurrena ospatu dau edizio berezihonetan, berrikuntzez, parte-hartze handiagoaz eta maila guztietarako diseinatutako esperientziaz bete da Bakearen hiria.

Izan be, oztopo esanguratsu eta dibertigarri zein erronka handia suposatzn dauana izan dabe aurrean gerlariek. Carlos Gangoiti kalean hasita herriari buelta osoa eman, oztopo ezberdinei aurre egin eta leku berean bukatu dabe.

Etorkizun akademikoa erabakitzen laguntzeko orientazio jardunaldia burutu dabe, Bermeon

Artza frontoian jardunaldiak DBH4 eta Batxilergoko ikasleen etorkizun akademiko eta profesionala erabakitzen laguntzeko informazio praktikoa eskaini dau

Busturialdeko familientzat antolatutako orientazino zerbitzua antolatu dabe Bizkaia gazteak busturialdea taldea, Bizkaiko Foru Aldundia, Gernika-Lumoko Udala, eta MENDI Landa Garapenak antolatutako jardunaldia k ian dira hauek. 10:30etik 14:00etara bitartean hainbat prestakuntza zentrok parte hartu dabe, Busturialdeko familiei zuzendutako ikasketa- eta lanbide-orientazioko jardunaldia eginez.

Hegazti Erraldoia apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai Jose De Labauria Plazan

Gernikako Bonbardaketaren 89.urteurrenaren harira, Gernika palestinak Herri ekimenak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak egindako Hegazti Erraldoia Gernika-Lumoko kaleetan jarri dabe; Zehatz mehatz Jose de Labauria plazan. Izan be, Ibon Meñikaren, Gernika Palestina Herri ekimenaren kidearen, hitzetan zentzu guztia dauko honelako eskultura bat hemen ipintzea.

Inaugurazio ekitaldian Ibon Meñikak ekitaldi honek suposatzen dauena eta Hegazti erraldoia hemen egotearen garrantzia azpimarratu dau, munduan gertatzen ari dan gerraren aurkako oihartzuna eginez.

Koldo Gezuraga bertsolariak hegazti bakezale honi buruzko bertsoa bota dau eta Guillermo del Olmo eskultoreak Palestinarekinko elkartasun eta konpromisoa daukala adierazi dau, esperantzazko mezu bat helarazi nahi dauala adieraziz.

Martxan da itsas txorien habiak kentzeko kanpaina

Bermeoko Udalak jakinarazi du abiatu dela urteroko itsas txorien habiak kentzeko kanpaina, izurriteen kontrolaren barruan kokatzen dena. Ekimen honen helburua da batez ere kaioen presentzia kontrolatzea eta herritarren bizikidetza hobetzea.

Udalak azaldu duenez, teilatuetan habiak antzemanez gero, herritarrek abisua eman behar dute udaleko telefono zenbakira. Horrela, zerbitzu teknikoek egoera aztertu eta beharrezko neurriak hartu ahal izango dituzte.

Bermeoko Udalak Portuzarrera sartzeko baimenak eskatzeko epea zabaldu dau

Bermeoko Udalak Portuzarrera sartzeko baimen iraunkorrak eskatzeko epea zabaldu dau, herritarrei eta portuarekin lotura zuzena daben eragileei informazino argia eta garaizkoa eskaintzeko helburuagaz. Neurri hau Portuzarran ezarri dan zirkulazino-murrizketaren baitan kokatzen da, espazioaren erabilera orekatuagoa eta oinezkoen lehentasuna bermatzeko asmoz.

Gogorarazo behar da udalak erabagi dauela portua 13:00etatik 18:00etara itxita egotea ibilgailuentzat, asteburuetan, jaiegunetan eta urteko sasoi jakin batzuetan: aste Santuan, uda garaian (ekainaren erdikaldetik irailaren erdikaldera) eta Gabonetan (abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra).

2026ko ekainaren 15etik aurrera, sarbidearen kontrola bideo-zaintzaren bidez egingo da. Horretarako, ezinbestekoa izango da dagokion baimena izatea, eta horregaitik jarri da martxan orain eskariak egiteko epea.

Baimenak eskatzeko epea hasita dago eta ekainaren 15era bitartekoa izango da, eta aurkeztutako eskariak astebeteko epean ebatziko dira. Baimenek urtebeteko iraupena izango dabe, automatikoki luzatzeko aukeragaz; halan be, udalak ofizioz egiaztapenak egiteko aukera izango dau, eta bost urtero barritze-prozesu bat aurreikusten da.

Eskaria egiteko bi bide egongo dira: Berhaz bulegoan, edo Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Azken aukera honetan, “Portura sartzeko baimen iraunkorrak” izeneko prozedura eskuragarri dago, beharrezko urrats eta dokumentazino guztia zehaztuta.

Eskabidea egiteko, nahitaez bete beharko da dagokion inprimakia, eta, kasu guztietan, gehienez bi ibilgailuren matrikulak aurkeztu ahal izango dira persona bakotxeko, matrikulak eta ibilgailu modeloa adierazita.

Baimenak honako kolektibo hauei zuzenduta dagoz:

• Portutik sarbidea daben etxebizitzetan erroldatutako herritarrak: Etxebizitzako erroldatuak izango dira eskaria egin beharko dabenak.
• Amarristak: dagokion titulartasuna egiaztetan dauen dokumentazinoa aurkeztuta (EKPren faktura edo amarrearen titulartasuna egiaztetan dauen Eusko Jaurlaritzaren agiria).
• Portuko jarduerak: Bermeoko Udalaren Jarduera Ekonomikoen erroldan inskribiduta egon beharko dira, udalak ofizioz egiaztauko dau. Alkarteak Eusko Jaurlaritzaren alkarteen erregistroan inskribiduta egon beharko dira.
• Ostalari eta merkatariak: Bermeoko Udalaren jarduera ekonomikoen erroldan inskribiduta badagoz, udalak ofizioz egiaztauko dau.
• Portuko lonjen erabiltzaileak: titulartasuna egiaztetan dauen agiria aurkeztu beharko dabe.

Aurrez zehaztuta ez dagozan egoerak be aztertuko dira, herritarren beharrei ahalik eta erantzun egokiena emoteko asmoz. Udalak malgutasunez jokatzeko konpromisoa hartu dau, antzeman daitezkeen kasu bereziei urtenbidea emoteko.

Bestalde, Bermeoko Udalak lanean dihardu behin-behineko sarbide-sistema osogarri bat prestetan, une puntualetan sortzen diran beharrei erantzun arina emoteko, bagilaren 15etik aurrera inor beharrezko sarbiderik barik gera ez dadin.

Udalaren ustez, baimen-sistema honek Portuzarraren erabilera antolatzen lagunduko dau, jarduera desbardinak bateragarri eginez eta espazioaren izaera zainduz. Helburua da ibilgailuen presentzia ahalik eta txikerrena izatea, beti be beharrezko jarduerak bermatuz.

Montorre haurreskolak izena emateko epea zabaldu dau 2026-2027.ikasturterako

Gautegiz Arteagaren Montorre Haurreskolaren hezkuntza-proiektua, etxean ikasteko, hazteko eta sentitzeko, tokiko balioetan, komunitatean eta ekitatean oinarritzen da, eta ingurune naturalarekiko integrazio estuan garatzen da. Interesa duten familiek apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitartean eman ahal izango dute izena.

Mestikabasoko pista estaltzeko eta kirol eremua handitzeko lanak hasi dira

Gernika-Lumoko Udalak bultzatutako proiektuak formau handiko estalgi bat eta kalistenia parke bat dauz, udalaren kirol eskaintza indartzeko
Gernika-Lumoko Udalak hasiera emon deutse Mestikabaso inguruko udal kirol azpiegiturak hobetzeko obrei. Proiektu horretan, egungo pistaren estaldura eta eremua aide zabaleko ekipamentu barriekin handitzea aurreikusten da.
Herriko alkate José María Gorroñok jarduera honen garrantzia azpimarratu dau, eta adierazo dau “udalerriko kirol instalazinoak hobetzearen eta herritarren benetako beharretara egokitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dogula. Esku-hartze horri esker, pistea urte osoan erabili ahal izango da eta eskaintza handitu ahal izango da aire zabaleko kirola egiteko espazio berrien bitartez ”.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan