Skip to main content

Gernikako bonbardaketaren 89.urteurrena ospatuko da apirilean zehar

Urteurreneko eguneko ekitaldi nagusiak honako hauek izango dira: 12:00: XXI. Gernika Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Sarien banaketa Lizeo Antzokian; 15:45: “Sirena hotsa eta 4 minutu” ekitaldia Astra eta Pasealeku inguruan, bonbardaketaren unea gogoratzeko; 16:30: Lore eskaintza instituzionala Zalloko hilerrian, hildakoen omenez. 21:30: Kandelen ibilbidea Pasealekutik hasita, Gernika Batzordeak antolatuta.

Luis de Vegaren Ukrainia, zibilen gerra izeneko erakusketa inauguratu dabe Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak gerraren gordintasuna hurbildu die herritarrei Luis de Vega argazkilari eta kazetariaren lanaren bidez.

Apirilaren 13an, arratsaldeko 18:30ean, “Ukraina, zibilen gerra” erakusketa inauguratu zuten Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Ekitaldia Foru plazan dagoen erakusketa aretoan ospatu da, Gernika-Lumoko Udalak eta Kultur Etxeak gonbidatuta.

Busturialdeko familiek hitzordu garrantzitsua dabe asteburu honetan, Bermeoko Artza Frontoian

Goizeko 10:30etik 14:00etara, DBH4 eta Batxilergoko ikasleen familiek informazio praktikoa jasotzeko aukera izango dute, seme-alaben etorkizunari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.

Jardunaldian zehar, prestakuntza-aukerak eta lan-irteerak azalduko dira modu argi eta ulergarrian.
Besteak beste, unibertsitate-ikasketak eta Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloak izango dira hizpide.

Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrena dala eta egitarau zabala aurkeztu dau ‘Gernika Memoriaren Lekuko’ plataformak

Aurten, Gernikako Bonbardaketaren 89 urte beteten dira eta zentzun horretan, Gernika Memoriaren Lekuko plataformak, ohikoa dan moduan, bere egitarau zabala antolatu eta aurkeztu dau.
Plataformatik azaldu daben moduan, egunero egiten dogu memoria danok. Nondik gatozen adierazoten deusku, baina zer garen be esaten deusku. Memoria mundua begiratzeko modu bat dala azpimarratu dabe be.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan