Skip to main content

Busturialdeko familiek hitzordu garrantzitsua dabe asteburu honetan, Bermeoko Artza Frontoian

2026/04/16

Goizeko 10:30etik 14:00etara, DBH4 eta Batxilergoko ikasleen familiek informazio praktikoa jasotzeko aukera izango dute, seme-alaben etorkizunari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.

Jardunaldian zehar, prestakuntza-aukerak eta lan-irteerak azalduko dira modu argi eta ulergarrian.
Besteak beste, unibertsitate-ikasketak eta Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloak izango dira hizpide.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan