Skip to main content

Santanape kiroldegirako sarbidea hobetzeko obrek oinezkoentzako espazioa handitu dabe

Santanapeko kiroldegira sartzeko zatietako bat hobetzeko lanak martxan dagoz. Jardueraren helburua kirol-instalazioaren inguruan oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna indartzea da.

Proiektuak lehendik dagoen azpeloia 1,90 metrotan handitzea aurreikusten dau, eremu zabalenetan gitxi gorabehera lau metro zabal izan dedin. Gaur egun, oinezkoentzako guneak 1,61 eta 2,15 metro arteko zabalera dau, eta neurri horrek zirkulazinoa mugatzen dau eta mobikortasuna zailtzen dau, bereziki aparkauta dagozan neurri handiko ibilgailuek azpeloiaren zati bat hartzen dabenean.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan