Kirolbai prorama honetan Busturitarra dan Athletic-eko jokalaria ezagutu dogu, Maite Zubieta. Gorenengo mailara heldu dan Urdaibaitar kirolariak futbolean gertatzen den egoerei buruz hausnartu dau, Athleticera heldu arte izan eban ibilbiea, Busturialdean zentratuz, Espainiako selekzioaren konbokatoriara pasatu arte, bidean izan dabezan oztopo eta irrikak errepasatuz.
Udalak jorrailaren 13tik maiatzaren 4ra finkatzen dau eskaera egiteko aldi nagusia, eta hilero lanean hasten jarraituko dau lanpostu hutsak badagoz.
Datorren ikasturteko plangintza Gernika-Lumoko haurreskoletan zehaztuta dago ja egutegia eta arauak. Udalak Allende Salazar eta Barrutia ikastetxeetan izena emoteko prozesua edegi dau. Maiatzaren 4an amaituko da eta bide telematikoz zein aurrez aurre osotu ahal izango da.
Tokiko administrazinoak leiho jakin batean biltzen dau eskariaren zatirik handiena, eta, aldi berean, edegita manteniduten dau aldi horretatik kanpo langile barriak sartzeko atea. Sistemak hileroko onarpenak aurreikusten dauz lanpostu hutsak dagozanean, eta formula horrek elastikotasuna sartzen dau zerbitzuan.
Gernikako Bonbardaketaren 89.urteurrenaren harira, Gernika palestinak Herri ekimenak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak egindako Hegazti Erraldoia Gernika –Lumoko kaleetan jarri dabe. Zehatz mehatz Jose de Labauria plazan. Izan be, Ibon Meñikaren, Gernika Palestina Herri ekimenaren kidearen, hitzetan zentzu guztia dauko honelako eskultura bat hemen ipintzea, orain dala 89 urte gertutako sarraskia dala eta eta bakearen hiria delako.
Luis de Vega Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik egon da EL PAÍS egunkariarentzako idazle eta argazkilari lana egiten. Kazetari eta argazkilari gisa lan egin dau 30 herrialdetan baino gehiagotan 25 urtez. Madrilen eta inguruetan urte eta erdi emon ondoren erreportaiak egiten, egunkari horretako Nazioarteko atalean hasi zan lan egiten. Aurretiaz, 22 urtez lan egin eban ABC egunkarian, eta horietatik zortzi korrespontsala izan zan Afrikako iparraldean. Madrilgo Prentsa Elkarteak Kazetari Onenaren 2022ko saria emon eutsan, eta Cirilio Rodríguez sariaren finalista izan da bi aldiz.
Erakusketaren egileak lur hartu eban Kieven 2022ko zezeilaren 23ko arratsaldean, Vladímir Putin presidenteak bere tropei alboko herrialdearen inbasino handia agindu baino ordu batzuk lehenago. Hiru urte baino gehiago igaro dira, eta gerraren amaiera ekarriko dauen inolako argirik ez da ikusten tunelaren amaieran.
Lagin honen irudiak Ukrainako hainbat eskualdetan gatazka zelan bizi daben erakusten dabe, bai frontetik urrun, non misilen eta droneen erasoaldiak izaten diran maiz, bai bi armadak zuzenean aurrez aurre dagozan frontearen lerrotik gertu.
Tokian tokiko gatazka aztertzen dauen Nazio Batuen Erakundearen Batzorde Independenteak iragarri dauenez, Errusiako okupazino-tropek herritarrak bortxaz desagerrarazi dabez, eta desagertze horreek gizateriaren aurkako krimenak dira. Sexu-indarkeria eta tortura be salatu dauz. Ukrainar aldeak be gerra-krimenak egin dauz, argitu dau Nazio Batuen Erakundeak. 44 milioi ukrainarretatik 14 milioi inguruk etxetik alde egin behar izan eben gerraren lehen hilebeteetan. Ia zortzi milioi Ukrainatik atera ziran, gehienak Europako beste herrialde batzuetara. Horietatik, % 75 inguru emakumeak eta adinbakoak dira.
Beste zazpi milioi barne-desplazatuak dira. Horietako asko errusiarrek okupetan dabezan eremuetatik datoz, edo eremu aurkarienean dagoz; beraz, ez dago aurreikusita laster itzultzea. 42.000 zibil baino gehiago hil dira edo zaurituak izan dira, horien artean 2.500 ume inguru. Gainera, 2,5 milioi etxebizitza baino gehiago kaltetu edo suntsitu dira, hau da, herrialdeko etxebizitza guztien % 13a. Funtsezko azpiegiturei egindako erasoen eragin ekonomikoa izugarria izan da, 156.000 milioi euroko kostu zenbatetsiagaz, Nazio Batuen datuen arabera.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.