Skip to main content

Errezitaldi berezi batek Arranotegi eta Mañu auzoen 200 urteko historia ekarriko dau gogora

Arranotegi eta Mañu auzoek 200 urteko historia ospatzen dabe aurten, eta efemeride horren harira errezitaldi berezi bat antolatu da, bi auzoen iragana ezagutarazteko helburuagaz.

Bi mende atzera eginez, jakina da auzo horietan dauela 200 urte hasi zirala lehen baserriak eraikitzen. Izan be, Arranotegiko eta Mañuko baserririk gehienak XIX. mendearen lehen zatian altzau ziran. Baserri horreek eraiki ebezan askok jatorria Gipuzkoako Goierrin eben; besteak beste, Amezketatik, Ataunetik, Idiazabaldik, Lazkaotik eta Zaldibiatik etorritako artzainak izan ziran.

Bermeo Tuna-k bere atun jasangarriaren eredua Bruselara eroan dau

Bermeo Tuna World Capital (Bermeo Tuna) alkarteak atzo, jorrailaren 8an, Bruselan parte hartu eban Europako arrantza jasangarriaren etorkizunerako funtsezkoa izan dan nazinoarteko topaketa batean. Bertan, atunaren balio-kate osoaren bere eredu integrala aurkeztu eban, gastronomia, kultura eta jasangarritasuna uztartu ebazan esperientzia parebako baten bidez.

Urdaibai Rallya 2026

Busturialdera heltzen dan Urdaibai Rallyaren 4 tramo esanguratsuetan izna da Oizmendi Telebista. Auto hauen motorra, zarata, derrapeak, birak edo tentsino zein adrenalina bizi izan dabe Busturialdetarrak. Erreportaje honetan Rallyen lasterketaren irteerak helduerak zein ibilbideak ikusi ahal izan dauz telebistak, protagonisten kamara bat be Rallyan bertan edukiz.

II.Errepublikaren aldarrikapenaren 95.urteurrena burutuko dabe apirilaren 14ean

Gernikako Bonbardaketaren hlabetea izateaz gain, apirila II.Errepublikaren aldarrikapenaren 95.urteurrena be bada Izan be Pipergorri elkareak Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarra (1938-1949) izeneko lekuan hildako 269 preso errepublikanuak lehen lehink gogoan dabez eta horregatik burutuko dabe ekitaldi hau. Pipergorrik Gernikarren Memoria publiko eta kolektibo honetan errepublikanuakaz eta era asktiboan Errepublikagaz konprometidutakoak jasandako errepresio frankistagaz lotzen diran jazoerak girartteratzea dabe helburu gisa.

Bermeoko prozesioa 2026

Bermeoko Aste Santuan, kale zaharrak prozesio solemnez betetzen dira. Herritar askok parte hartzen dute, kofradiako kide bezala, irudiak eramanez edo ikusle moduan. Isiltasuna, errespetua eta danborren hotsak giro berezia sortzen dute, emozioz eta fedez betea. Ospakizun hauek ez dira soilik erlijiosoak, baizik eta sozialak ere, herrikoen arteko loturak indartzen baitituzte.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan