Skip to main content

Bakearen ate sinboliko batek indartuko dau Gernika-lumoko memoria demokratikoaren mapa

Udalak lau metroko altuera izango duen altzairu cortenez egindako monumentu bat jarriko du hirigunean, 1937ko bonbardaketaren 89. urteurrenarekin bat eginez. Gernika-Lumo-k beste urrats bat emango du bere memoria historikoa eraikitzen, bakearen sarrerako atea sinbolizatuko duen egitura baten bidez.

Urdaibai Rally-a ospatu da 4 tramo esanguratsurekin

Beste urte batez Oizmendi telebistan osorik ikusi ahal dan Urdaibai Rallia ospatu da. Aurten 4 tramo ezberdin ein dira, lehenego biak goizean eta beste biak arratsaldez. Goizean euria izan zan protagonista eta Belendiz Arteagako tramuaren bigarren pasada bertan behera geratu zan kolpe batengatik, kareteran koipea izateaz gain. Arratsaldez euriak baretu eban eta autoak abiadura gehiago hartu ahal izan eben, kurba esangurtsuak eukiz eta eskualdeko herri tcikietako herritarrei espektakulua emanez.

Ume bat zuhaitz bat ekimena burutu dabe azken zapatuan

Gernika-Lumon jaiotako ume barriek protagonismoa izan dabe azken asteburuan herriko Udalak egindako urteroko egitasmo honetan. Izan be, jaioten dan ume bakotxeko zugatz barri bat eskaintzen jake euren gurasoei, umeagaz batera landatu daien. Trama gisa ezagutzen dan lurraldean ein dabe zugatz landaketa hau eta ume jaiobarri bakotxak zuhaitz bat izango dau bere izenean hemendk aurrera. Hau 2023 hais zan priektua da. Lehenengo urtien pandemian jaiotako umeak izan ziran protagonista eta ostien urte bakotxean jaioten ziran umeak. Aurten 94 arbola landatu dira, ume bakotxeko bat.

Jose Maria Gorroñok, Gernika-Lumoko alkateak egitasmo honek suposatzen dauena azaldu dau herriari bizixe emon behar jakola adieraziz, ume bat jaiotzen danien zein arbola bat landatzen danien lez:

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan