Udalak kirol eskaintza zabala eskainiko dau Aste Santurako
Kalistenia, skatea, eskalada, aeroyoga, trabesia eta mendi martxa burutzeko ekitaldi eta tailerrak eingo dira. Horrez gain, nola ez, jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
Kalistenia, skatea, eskalada, aeroyoga, trabesia eta mendi martxa burutzeko ekitaldi eta tailerrak eingo dira. Horrez gain, nola ez, jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
Eskueran egitasmoa 2023an jarri eben abian Bermeoko, Mundakako eta Sukarrietako udalek, Behargintza eta Turismo bulegoaren alkarlanagaz. Proiektuak, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dau, dirulaguntza emonez. Ekimenaren helburua da tokiko eremu sozioekonomikoan euskeraren presentzia sendotzea, bereziki merkataritzan, ostalaritzan eta bestelako jarduera ekonomikoetan hizkuntza praktikak sustatuz.
Bazen Behin programa barri honetan, munduko mukirik gozoenaren istorioa ezagutuko dogu Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik.
Elai Alai dantza taldeak antolatuta, euskal tradizio eta dantzak ez galtzeko asmoz, ekitaldia berezia egin dabe lehen aldiz.
Euskal Herriko talde ezberdinek parte hartu eben eta denetariko dantza sorta erakutsi eben
Jaialdia San Kristobalen hasi eta Gernikako kale ezberdinetatik kalez kale dantzaldiak egiten ibili ostean Pasilekun bukatu dabe Euskal Herriko dantza ezberdinak egiteko. Umeei euskal tradizio eta dantzak ez galtzeko helburuagaz egin dabe hau.
Udalak 94 zuhaitz landatzea bultzatu dau barriro, herrian izandako jaiotzak ospatzeko eta familiek inguruneagaz daben lotura indartzeko.
Gernika-Lumoko EAJ-PNVk mozino bat aurkeztu dau Pasilekuko udal liburutegi barriaren proiektuaren inguruan herritarrentzako prozesu parte-hartzaile bat abiarazoteko.
Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finala lehiatu dabe Astran. Bertan gai ezberdinen bertsoak bota ebienak Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga, Lurdes Ondaro, Asier Galarza, Mikel Retolaza, Koldo Muñiz, Janire Arrizabalaga eta Beñat Bilbao izan ziran. Jendetsa bildu eta lehia esanguratsua bizi eben.