Skip to main content

13 proiektuk osotzen dabe Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Busturialdea-Urdaibaiko 20 udalekin lankidetzan, taldean lan egin dabe eskualdeko eragilakaz entzutetik eta lan egitetik sortutako plana diseinatzeko.

Emoitza 13 proiektu dauzan ibilpide-orria da, aldian-aldian herritarren beharrak kontuan hartuta barrikusi eta eguneratuko dana. Mugikortasuna eta konektibitateari dagokionez, Autzagane eta Muxikaren arteko errepidea hobetzeko, Muxika eta Bermeoren arteko bidegorrien sarea handitzeko eta garraio publikoa hobetzeko proiektuak aurkitu ahal doguz.

Etxebizitza eta gizarte-kohesioaren alorrean, egoera zaurgarrian dagozan eskualdeko gazteek prestakuntza praktikoa jasoko dabe birgaitze jasangarriari buruz, eraikin publiko zaharrak zuzkidura-etxebizitza bihurtuz, gero etxebizitza horietan bizi ahal izateko. Aldi berean langabezian dagozan 45 urtetik gorako pertsonek plan espezifiko bat izango dabe enpleo barriak lortzeko. Horrez gan, hainbat udalerritan alokatzeko proiektautako etxebizitza publikoen eraikuntza bizkortuko da.

Prestakuntza eta ekonomia sustatzearen ikuspuntutik, Lanbide Heziketa indartuko da Barrutialden eta Nautika Eskolan ekipamendu modernoetan eta espazio eguneratuetan inbertiduz, Muxikako industrialdearen sarbideak hobetuko dira, Inama lurzatia birgaituko da tokiko enpresak finkatzeko, industria teknologikoaren aldeko apustua egingo da eta Bermeoko portuko azpiegiturak modernizauko dira arrantza indartzeko, salgaien trafikoa handitzeko eta aisialdiko nautika bultzatzeko; aldi berean, jarduera ekonomikoak garatuko dira ekonomia urdinaren esparruan.

Kultura, historia eta naturaren kasuan, Santimamiñeko hatx-zuloa, Foruko Erromatar Herrixka edota Kantera Gorriaren moduko aktibo kulturalak eta naturalak balorauko dira, eta Gernika-Lumoko azoka eskualdeko bihotza bihurtu gura da, tradizinoa eta etorkizuna lotuz.
Azkenik, hobeto egiteko lan, laguntza gehiago erakartzeko eta proiektu handiagoak finkatzeko, Garapen Ekonomikorako Eskualde-Bulego barria sortuko da ahalegin publiko eta pribaduekin. Agentzia hau udalen, enpresen eta gizarte-eragileen topagunea izango da enpleoa, prestakuntza, turismoa, ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko.

Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategiko honek 78,4 milioi euroko inbersinoa eskatzen dau 2030era arte.

XXV.Literatur Lehiaketa sarien saioa

Beste urte batez Gernika-Lumoko ikasleak Literatur lehiaketara hurbildu dira, Lizeo Antzokira. Bertan ekitaldi esanguratsua burutu dabe denetariko antzezpen ezberdinekin ; bertsoak, saltsa kubanoa, kontzertu akustikoa, trikitrixa dantzaldia edo arte ezberdinen antzezpenak, besteak beste. Eta, nola ez, protagonista dan Literatur lehiaketaren sari banaketan eman zein horri buruzko bideo laburrak ikusi dira.

Segundo Olaeta Musika Eskolak hiru kontzertu eskainiko dauz martian udabarriko jardueren barruan

Emonaldiak, guztiak doakoak, Lizeo Antzokian eta Elai-Alai Aretoan egingo dira, ikastetxeko abesbatza eta ikasleen parte-hartzeagaz

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak udabarriko musika-jardueren beste edizino bat antolatu dau. Martian zehar hainbat kontzertu eskainiko dauz, ikastetxeko koru, talde eta ikasleen parte-hartzeagaz. Emonaldi guztiak doan izango dira.

Erroxape Emakume Elkartearen ekitaldia, Martxoak 8aren harira

Urteroko ohiturari jarraituz, Erroxape elkarteak ekitaldi esanguratsua burutu dabe. Lehengo eta oraingo idazkariak omendu dabez Erroxape Emakumeen Elkartetik, martxoaren 8aren harira egin dabe hau. Idazkari guztien izenean parte hartu dabenak Marivi Martinez eta Estibaliz Eguzkiza izan dira eta bi hauek lanbideari buruzko azalpenak eman dabez.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan