Skip to main content

Bizkaiko Emakume hautetsien X.Batzarra ospatu dabe Batzar Etxean

Martiaren 8a dala eta Gernikako Batzar Etxean egin dan ezohiko batzarrean euskal alderdi politiko guztietako emakume alkate, zinegotzi, batzarkide, kongresukide, senatari, europarlamentari eta liderrak alkartu dira, Bizkaiko Batzar Nagusiek be sinatu daben EUDELen Erakunde Adierazpenaren irakurketan.

Martxan da Gernikako Erdi Aroko Azoka

Martxan da ja, Gernikako Merkatari alkartuek antolatuta, Gernika-Lumoko Erdi Aroko Azoka. Asteburuan zehar eta astelehena, martxoak 9ra arte, hainbat salmenta postu eta, horrez gan; kale ikuskizunak, antzerkiak, musika eta umeentzako tailerrak izango dira herriko kaleetan goizeko 11:00tatik gaueko 21:00ak arte. Gainera, Gernikako Merkatari alkartuek gogoratu daben moduan, tokiko merkataritzan erosten dabenek azokaren parte diran atrakzino ekologikoetan doako bidai bat lortu ahal izango dabe.

Etxeetan eragiten diren suteen ondoriozko kalteak murrizteko plan pilotua

Kanpaina honetan ke detektagailuen instalazioa sustauko dala azaldu dau Bizkaiko Foru Aldundiak 2450 etxetan baino gehiagotan, adinekoeak eta arisku-egoeran daudenak babesteko. Halaber, Informazio gutunak bidaliko direla jakinarazi dabe, udalerrietan hitzaldiak emango direla eta eskura ondo erabiltzeko tutorialak jarriko direla esanez.

Iparragirre eta Txibitxiaga Taldea kaleetako 76 etxebizitzen birgaitze integralerako eta hiri-berroneratzeko obrak bisitau dabez

Denis Itxasok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, eta Nadia Nemeh Shomalyk, Bermeoko alkateak, Opengelan (hurbileko bulegoa) abiatuko dute bisita, haren funtzionamendua eta eguneroko lana ezagutzeko, eta, ondoren, Iparragirre eta Txibitxiaga Taldea kaleetara hurbildu dira.

Busturialdeko etxe ezberdinetan suteen ondoriozko kalteak murrizteko plan pilotu bat burutu dabe BFAtik

Kanpaina honetan ke detektagailuen instalazioa sustauko dala azaldu dau Bizkaiko Foru Aldundiak 2450 etxetan baino gehiagotan, adinekoeak eta arisku-egoeran daudenak babesteko. Halaber, Informazio gutunak bidaliko direla jakinarazi dabe, udalerrietan hitzaldiak emango direla eta eskura ondo erabiltzeko tutorialak jarriko direla esanez.

Bermeoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Barne Plana onartu dau azken osoko bilkuran

2026tik 2029ra bitartean indarrean egongo den plan honek udalaren barne-antolaketan berdintasuna, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza modu sistematikoan txertatzea du xede. Horretarako, udaleko egoeraren diagnostiko zehatz batetik abiatuta, neurri multzo ordenatua jasotzen du, lan-esparru guztietan eragin zuzena izango duena.
Berdintasunerako Barne Planak zaintza-lanen balioa eta horiek historikoki emakumeen gain jarri izanak sortu dituen ondorioak ere kontuan hartzen ditu.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan