Skip to main content

Bermeoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Barne Plana onartu dau azken osoko bilkuran

2026tik 2029ra bitartean indarrean egongo den plan honek udalaren barne-antolaketan berdintasuna, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza modu sistematikoan txertatzea du xede. Horretarako, udaleko egoeraren diagnostiko zehatz batetik abiatuta, neurri multzo ordenatua jasotzen du, lan-esparru guztietan eragin zuzena izango duena.
Berdintasunerako Barne Planak zaintza-lanen balioa eta horiek historikoki emakumeen gain jarri izanak sortu dituen ondorioak ere kontuan hartzen ditu.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan