Martxan da Gernikako Erdi Aroko Azoka
2026/03/05
Martxan da ja, Gernikako Merkatari alkartuek antolatuta, Gernika-Lumoko Erdi Aroko Azoka. Asteburuan zehar eta astelehena, martxoak 9ra arte, hainbat salmenta postu eta, horrez gan; kale ikuskizunak, antzerkiak, musika eta umeentzako tailerrak izango dira herriko kaleetan goizeko 11:00tatik gaueko 21:00ak arte. Gainera, Gernikako Merkatari alkartuek gogoratu daben moduan, tokiko merkataritzan erosten dabenek azokaren parte diran atrakzino ekologikoetan doako bidai bat lortu ahal izango dabe.
-
Azken berriak