Arrapala mekanikoaren inaugurazinoa izango da zapatu honetan 13:00etan
Zapatu honetan inauguratuko da arrapala mekanikoaren bigarren fasea. Eguerdiko 13:00etan izango da.
Zapatu honetan inauguratuko da arrapala mekanikoaren bigarren fasea. Eguerdiko 13:00etan izango da.
Udalak gazteei eta familiei zuzendutako ekintzak bultzatzen dauz Emakumeen Nazinoarteko Egunerako, tokiko eremuaren papera indartuz eta jarrera antifeministei aurre eginez.
Gernika-Lumoko Udalak martiaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatuko dau sentsibilizazio eta kontzientziazio sozialera bideratutako jardueren programa bategaz, Kultura eta Berdintasun arloetatik bultzatuak.
Ekimenak herritarren hainbat sektore inpliketea dauka helburu, arreta berezia jarriz hezkuntzaren eta kulturaren arloan. Programak kultur proposamenak be barne hartzen dauz.
Euskal Errepublikarantz burujabetzan aurrera egiteko estatus politiko berri baten beharraren inguruan garatu da aurtengo Itsas Gudari Eguna. Matxitxaoko omenaldia burutu ostean Pello Otxandiano, Idurre Bidaguren eta Edriga Aranburu ibili dira Solasaldia egiten.
Gernika-Lumoko La Vegan gagoz. Bertako pabeiloietako batean GernikaTAE taldeak, Taekwondo kirola praktiketan dabe, Daniel Urbez Taekwondo aditu eta entrenatzailearen gidritzapean. Ikasle horietak batzugaz alkartu gara Taekwondo kirolak dauzan arau, asmo etorkizun eta xarma ezagutzeko. Euren jantzia, garrikoak, logoak edo entrenamentu saioak nolakoak diran azaldu deuskue.
Bazen behin programa barri honetan printzesa baten kontua entzungo dogu Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik.
Martxan da ja Gernika-Lumoko Winter Market, Neguko Azoka. Gernikako Merkatari Elkartuek antolatzen daben azoka honek herrian erosteko eta eskaintza bikainak aurkitzeko aukera eskaintzen deutse herritarrei eta inguruko biztanleei. Otsailaren 27 eta 28an eta martxoaren 2an, astelehenean, aterako dabez kalera euren produktuak Gernikako dendek goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte; zapatuan izan ezik, kasu horretan 10:00etatik eguerdiko 14:00etara egongo da bisitagarri neguko azoka hau. Beraz, animau, urretu Neguko Azokara eta gozau herriko denden eta tabernen eskaintza parebakoagaz!
Talde jeltzaleak salatu dau EH Bilduren eta Guzanen kontuek 2024ko eta 2025eko eskema errepiketan dabela, norabiderik eta proiektu eraldatzailerik barik. EAJ-PNVk aurkeztutako zortzi zuzenketetako bat be ez dala onartu esan dabe.
Alderdiak Bermeo eremu tentsinonatu izentatzearen aurka be bozkatu dauala diote, azaldu dabenienaren arabera, konponbideak baino kalte gehiago sor ditzakeelakoan.