Skip to main content

Zuhaitz eguna ospatu dabe Mendatan

Negutik urten eta udabarria hasteko gitxi geratzen da. Hori dala eta, urtero, tradizinoak agintzen dauen lez, Mendatan, Zuhaitz landaketa burutzen dabe bertako herritarrek. Herriko eleizpean geratu eta arbola ezbardinak landatzera joan dira udalerriko mendi inguruan. Nagusiez gan umeak izan dira protagonista nagusienak, izan be, tradizinoa generazioz generazio doaa demostratu dabie, nagusiek irakasten eta umeak ikasten.
Egun parebakoa bizi izan dabe bertaratutakoek eta hiruzpalau, batzuek incluso bost zugatz landatu dabez. Indarrak berrenskuratzejko, egindao esfortsuaren ostean, Txitxiburduntzia ospatu dabe herriko eleizpean, izan be, bertan izan dira beste herritar batzuk, bacon, solomo edo txorizoa prestetan. Mendatarrek ez dabe zalantzan jarri ardao edo mostoa edatea beste batzuk txorizoa erretzen eben bitartean.

Jose Manuel Gabantxoren “Saregiñek’ margolana Sancti Spiritus Udal Zaharren egoitzan jarri dabe

Bermeoko Udalak adierazo daben arabera, herriko zaharren egoitzak bigarren dohaintza bat jaso dau, Jose Manuel Gabantxoren eskutik. Itsasoan eta itsas tradizinoan inspirautako lanakaitik ezaguna dan artistak, oraingoan, Saregiñek izeneko margolana emon deutso egoitzari.

2021ean sortutako lan honek Bermeoko portuko arrantzaleen eta saregileen eguneroko bizitza islatzen dau, itsas jardunaren atzean dagoen lan isila eta komunidadearen indarra agirian itxiz.

Dohaintza hau artistak egoitzari egiten deutson bigarrena da. Izan be, igaz Bermeoko enbarkazinoak margolana emon eban, eta ha be egoitzako areto nagusian dago ikusgai. Bi lanek osotzen daben moltsoak Bermeoren itsas historia, portuaren iraganeko pasarteak eta herriak itsasoagaz dauen lotura estua gogorarazoten dabe.

Saregiñek margolana egoitzako areto nagusian jarri da ikusgai, egoiliarrek eta bisitariek egunero gozau ahal izan daien.

Lantzeko inauteriak

Lantzeko Inauterietan gagoz. Bermeon. Inauteri honeek tradizino gis abizitzen dira herri honetan. Antxina datrren errituala burutzen dabe Bermeotarrek eta herritarrak personaia ezbardinez mozorrotzen dira.
Izan be, Euskal Herriko Inauterririk ospetsuenetarikoak dira, eta ez dira desfile arruntak:
Herriko antzezpen kolektibo bat dira, urtero errepiketan dan istorio bategaz.
Neguaren amaiera eta gatxaren aurkako garaipena sinbolizatzen dabe.

Iksi ahal dozuen lez danak alkartu dira Gizarte eta Kultur Etxean personaia ezbardinetaz mozorrotu ostean. Jaia bertan hasi dabe, makillau eta ohiko ezein tradizinonalak diran maskarak jarrita. Zelan ez Lantzeko inauterietan dagozan personaje nagusiak ez dira falta izan: Miel Otxin Erraldoi bildurgarria dana eta gatxa edo kaosa irudikatzen dauana, Ziripot, lastoz betetako gizon baldarra, Zaldiko – Zaldi basatia dana, Ziripot botetan saiatzen dana; eta, Txatxoak – Arpegia estalita daroen herritarrak, zaratatsuak eta jostariak diranak.

Azken honeek kaleetan korrika ibilten dira, zaldik ziripot botetan saiatzen da eta, ostean, Miel Otxin harrapetan saiatzen dira, epaiketa sinbolikoa einez eta, amaieran, Gaitz hori errez, Miel Otxin desagertzen da su artean., ziklo barria hasiz. Erretzeak garbiketa errituala esan gura dau eta herritarren bertan parte hartzeak komunidadearen batasuna dagoala. Ikusi ahal dan legez, ez a antxinako erritu pagano baten oihartzuna, baizik eta kristinautasun aurrekoa.

Laburbilduz Lantzeko inauteri honen helburua da herriak parte hartzea, istorio jarraitua ezagutaraztea, personaia finko horiekin kalera ateratzea eta, amaieran, gatxa suntsitzea, Miel Otxin erretzean.

Turismo Bulegoak Gernikako historiaren berri emango die ikaslei, doako bisita gidatuak einez

Eskola-kanpainak ibilbide didaktiko bat proposatzen du hiriko oroimenean barrena, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

Historia bertatik ibiliz ikastea. Proposamen hori egin du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak, eta ikastetxeei zuzendutako eskola-kanpaina berri bat jarri du abian, hiribilduaren historia eta ondarea belaunaldi berriei modu didaktiko eta parte-hartzailean hurbiltzeko.

Bermeoko Tabernen Mozorro Lehiaketaren XXIII. edizinoa

Aratuste martitzena da. Inauterietan egun esanguratsua. Bermeon gaude, otsailaren 17ª da. Heritarrak mozorroturik atera dira kalera eta jai giroan ibilki dira. Udaletxekoak be elkarrekin atera dira, mozorrotuta eta tabernaz taberna ibilaldia ein dabe, urtero egiten dan gisara. inauterietako mozorro eta detaile dekorazinoan parte hartu dabenen artean gai ezberdinetako detaile eta apaintasuna nabarmendu da tabernetan.
Izan be, Tabernen Mozorro lehiaketaren XXIII. edizinoa ospatu dabe Bermeon fanfarrearen musikagaz lagunduta. 12 taberna aurkeztu dira aurten eta goizeko 11:30etan hasita taberna guzti horreetatik egin dabe ibilalditxoa epaimahaikideek. Taberna parte-hartzaile guztien gaiak ezagutu, eta mozorro eta apaingarri guztiak ikusi eta aztertu ondoren puntuen zenbaketa egiteko unea heldu da; eta ondoren, sari banaketari ekin deutsie. Hirugarren saria Doniene tabernak hartu dau, bigarrena Izaro Irish Pub tabernak eta Zubi Gane tabernak eroan dau lehenengo saria.

Bizkaia Repararen bigarren edizinoan 5.200 bonu baino gehiago trukatu eta 17 tona hondakin sortzea saihestu da

2.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako kanpainan, eta, 2024ko kanpainarekin alderatuta, hedatu egin da haren inpaktua, bai konponketen kopuruari dagokionez, bai ingurumen-onurei dagokienez.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan