Skip to main content

KirolBai programa: Gernika Rugby Taldea ezagutzen Mikel Bilbao Arrutiren eskutik

Kirolbai Programa honetan Gerniak Rugby Taldea ezagutuko dogu Taldeko presidentea dan Mikel Bilbao Arrutiren eskutik. Izan be, Urbietan izan gara, basurdeek jokatzen daben zelaian.

Bertan taldeko analisia eitzeaz gain, historian izan daben garrantziari buruz aritu gara, herriko rugby zaleek, harrobiak eta eskuratutako lorpenak azpimarratuz. Oraintsu hasitako proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu Mikel Blbao Arrutik , Gernika Rugby Taldeko presidenteak.

Los Tres izeneko antzezlana burutuko dabe, Gernika Antzerki Taldetik

Gernika Antzerki Taldeak Gerniak-Lumoko Kultur Etxearen laguntzaz eskainitako lan goraipatsuaren aurkezpena burutu dabe Gernika-Lumon. Lan honek Los Tres izena dauka eta tragikomedia bat da, Urdaibain zentralizatua eta herriko antzerki taldeak interpretatua.

Santanape kiroldegiak 272 eguzki plaka jarriko dauz energia kontsumoa murrizteko

Aurtengo jardueragaz energiaren % 25 aurreztuko da eta udalak jasangarritasunaren alde egindako apustua indartuko dau, instalazinoaren erabilerari eragin barik.

Santanape kiroldegiak urrats erabagigarria emongo dau jasangarritasunerantz, eraikinaren estalgian 272 eguzki plaka instalauz. Esku-hartze hori urte honetan zehar egingo da, eta udalerriko kirol ekipamentu erabilienetako baten eraginkortasun energetikoan aurrera egitea ahalbidetuko dau.

Gernika-Lumoko Inauterietako II.Playback lehiaketa

Gernika-Lumoko Inauterietan gaude, ostirala da, otsailaren 13ª. Urtero gai bat jartzen dabe herriko jendeak euren esfortsu hoberenak burutzeko, gai horrekin bat egiten daben mozorroekin. Oraingo honetan, oraintsu dagoen tele sail ospetsuentako bati buruzko gaia izan da, Stranger Things fenomenoa. Tele-sailari buruzko zenbait protagonista ikusi ahal izan dira.

Tamalez, euri zaparrada dala ta, ez dabe desfilea burutu, baina Photocall-ean abesti eta erakustaldia burutu eben. Ostean, nola ez, 12 parte-hartzaileek dantzaldia ein eta herritarren animoak girotu eben.

46 aterpe klimatiko, herritarrak bero tenperatura gogorrak daudenean babesteko

Auzotarrei Begira Programa hoentan Udalak hile hasieran aurkeztu ebazan espazio irisgarri, fresko eta hurbilak definiduten dauzan prozesu parte-hartzailearen ondorioak ezagutuko doguz. Izan be, Elai Alai Aretora hurbildutako adituek adierazi ebenaren arabera, herrian 46 aterpe klimatiko daude, herritarrak bero temperatura gogorrak daudenean babesteko.

Zubi Ganek irabazi dau aurtengo Bermeoko Tabernen Mozorro lehiaketa

Tabernen Mozorro lehiaketaren XXIII. edizinoa ospatu dabe Bermeon fanfarrearen musikagaz lagunduta. 12 taberna aurkeztu dira aurten eta goizeko 11:30etan hasita taberna guzti horreetatik egin dabe ibilalditxoa epaimahaikideek. Taberna parte-hartzaile guztien gaiak ezagutu, eta mozorro eta apaingarri guztiak ikusi eta aztertu ondoren puntuen zenbaketa egiteko unea heldu da; eta ondoren, sari banaketari ekin deutsie. Hirugarren saria Doniene tabernak hartu dau, bigarrena Izaro Irish Pub tabernak eta Zubi Gane tabernak eroan dau lehenengo saria.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan