Skip to main content

Sustabiz Fundazinoa ezagutzen Joseba Etxebarriaren eskutik

Kirolbai programan gauz. Oraingoan Herri kirolak sustatzen dabezan Sustabiz Fundazinoko zuzendaria dan Joseba Etxebarriagaz egon gara. Santanapen, eurek entrenatzen daben lekuan, Etxeberriak Sustabiz Fundazinoaren hasierak, nondik norakoak eta euren antolatzuntza plana, jardunaldi parte hartzaileak zein herri kirolak eskualdean daben garrantziari buruz aritu da, Sustabiz Fundazinoko kirolariek daben inportantzia azpimarratuz.

2026ko Araudi Planak hainbat ordenantza estrategiko barrikustea aurreikusten dau

Bermeoko Udalak aho batez onartu eban 2026ko Araudi Plana azkenengo osoko bilkuran. Plan horren bidez, 2026. urtean zehar indarrean dagozan udal erregelamendu eta ordenantza batzuk barrikusi, eguneratu eta egokitu egingo dira, eta, aldi berean, behar barriei erantzuteko ordenantza eta erregelamendu barriak onartzea aurreikusten da.

Goizalde Gezuragak irabazi dau abenduko Ezetz Jakin lehiaketa

Berbalagunetik Ezetz Jakineko urtarrileko irabazliek nortzuk izan diren jakitera eman dauz. Alde batetik Goizalde Gezuragak irabazi dau sari nagusixe. Bestetik, Alfonso Pinedak herrian gastatzeko 29 bonua dau. Ibai Urrutiak, berbalaguneko kideak, xehetasunak aipatu eta euren balorazio positiboa egin dau.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan