Skip to main content

Udalak Tabernen Mozorro Txapelketan izena emoteko epea zabaldu dau

Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ko 12:00ak arte izango dabe izena emoteko aukera.Bermeoko Udalak Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu dau hurrengo Aratuste martitzenerako, hau da, zezeilaren 17rako. Udalak Aratusteen testuinguruan eta herriko ostalaritzaren parte-hartze aktiboa sustetako helburua dauko.

Txapelketa honen bidez, Bermeoko tabernen inplikazinoa indartu gura dala esan dabe, jai giroa sendotuz eta herrigunea modu sortzailean girotuz. Igaz 14 tabernek parte hartu ebela esan dabe.Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ra arte izango dabe izena emoteko aukera, eguerdiko 12:00ak arte. Izen-ematea Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan egin beharko da, telefonoz (94 617 91 57) edo posta elektronikoz (kultura@bermeo.eus). Izena emoteko epea amaitzen danean, udalaren sare sozialen bidez iragarriko da parte-hartzaileen zerrenda.

Kaleko erakusketa batek, zientzietan, arteetan eta letretan erreferente diran 26 emakume bildu dauz

Domingo Alegria plazan kokatutako erakusketa da hau, datorren zezeilaren 16ra arte egongo dana, kaleko erakusketa izango dala esan dabe Gernika-Lumoko Udaletik. Erakusketak 26 akademiko aurkezten dauz, ibilpide eta belaunaldi desbardinetakoak: ibilpide profesinonal luzea daben emakumeak, beren diziplinetan bikaintasuna lortu dabenak, eta zientziaren, arteen eta letren arloetan lan barritzailea eta puntakoa egiten daben akademiko gazteagoak.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan