Skip to main content

Danon Eskola Publikoa izeneko sarearen aurkezpena burutuko dabe, Busturialdeko Ekoetxean

Urtarrilaren 31 honetan Zornotzatik Bermeora bitarteko bederatzi herritako 13 eskola publikotako guraso elkarteak Danon Eskola Publikoa izeneko sarea eta logoaren aurkezpen ekitaldia eingo dabe, Ekoetxean. Eskola publikoarentzat urrats historikoa izango da hau.

Montorre ikastetxeko matrikulazio epea zabalik dago, otsailaren 2tik 13ra bitartean

Gautegiz Arteagako Udalak adierai dauenez, Matrikulazio epearen zabalpenari ekin deutse urte honetarako. Apuntatzeko egunak otsailaren 2tik 13ra izango dira eta ate irekiak eskaintzen dabezala jakinarazi dabe.

Bi eguneko egitaraua izango dauz aurtengo Kandelaria jaiak

Demiku Auzoko Bizilagunak eta Bermeoko Udalak elkarlanean, 2026ko Kandelaria Jaiak antolatu dabez Demiku auzoan. Jaiak hauek otsailaren 2an eta 8an ospatuko dirala zehaztu dabe, eta egitarauak kultur jarduerak, umeentzako ekintzak eta tostada txapelketa uztartuko dabezla. Horrez gain adierazi dabe ahizko tostada txapelketa ez dala faltako.

Aldundiak Busturialdeko proiektuen zerrenda bat zehaztuko dauala azaldu dau, azken osoko bilkuran

Gernika-Lumon egindako Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkuran EH Bildu taldeak egin dauen itunean, Elixabete Etxanobek, Ahaldun Nagusiak, iragarri dauenez, 2023an Trantsizino Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioagaz sinatutako hitzarmenean erreserbautako 40 milioi euroak aprobetxau ahal izateko ingurumen eta garapen jasangarriko ekimenen zerrenda bat sortuko dala esan dabe.

Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia proiektua aurkeztuko dabe Zezeilaren 5ean

65 urtetik gorako emakumeen oroitzapenak eta bizipenak erdiunean jarriko dauzan ekimena abiauko da Bermeon. Bermeon abiauko dan Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia proiektuaren aurkezpen publikoa zezeilaren 5ean, eguenean, 18:00etan egingo da, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Saioa edegia izango da, eta 65 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan