Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia proiektua aurkeztuko dabe Zezeilaren 5ean
2026/01/29
65 urtetik gorako emakumeen oroitzapenak eta bizipenak erdiunean jarriko dauzan ekimena abiauko da Bermeon. Bermeon abiauko dan Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia proiektuaren aurkezpen publikoa zezeilaren 5ean, eguenean, 18:00etan egingo da, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Saioa edegia izango da, eta 65 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.
-
Azken berriak
-
Saioak