Skip to main content

Santa Ageda Bezpera ospatu da Busturialdean

Beste urte batez kale ezberdinetatik ibili dira busturialdeko herriko ume, gaztetxo eta nagusiak Santa Agedaren kopla ezberdinak abesten. Herriko puntu ezberdinetan geratu dira abestiak kantetan, jendearen arreta erakarriz. Otsailaren 5eko, Santa Ageda eguneko bezpera esanguratsua izan da aurten be, urtero gisa, eta goizetik ikastetxeak leku ezberdinetatik ibili dire. Gernika-Lumon bakoitza bere ikastetxetik abiatu da eta geldialdiak ein dabez, Foru Plazan, Iparragirren edo Saraspen  besteak beste.

Santa Agedako koplak eta bastoien kolpeak ikusteko aukera  izan dabe Bermeoko herritarrek be herritarrek. Bermeoko Herri eskolaren kalejira, herri eskolatik hasik da 11:00etan, Bermeoko Herri Eskolak antolatuta. Erroxape Abesbatzaren eta Arrekatxutxa taldearen kalejira, bariz, Musika Eskolatik hasi da, 12:00etan, Bermeoko Udalak antolatuta. Muxikan be herritarrak atera dira Asier Galarza bertsolariak egindako kopla barria abesten, Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo aritu dira, Ugarte, Gorozika, Ibarruri, Ariatza, Astelarra, Zubieta errota eta kurtzerotik pasauz.

Santa Ageda Bezpera Eguna Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo kantari, Muxikako Gorozika eta Ibarruri auzoetan

Muxikan herritarrak atera dira Asier Galarza bertsolariak egindako kopla barria abesten, Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo aritu dira, Ugarte, Gorozika, Ibarruri, Ariatza, Astelarra, Zubieta errota eta kurtzerotik pasauz.

Busturialdea-Urdaibain egindako entzute-prozesuari buruzko amaierako txostenaren balorazioa

Agirre Lehendakaria Centerrek txosten bat aurkeztu dau Gernika-Lumon. Bertan, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustauta, Busturialdea-Urdaibain eskualdean Guggenheim Bilbao Museoa handitzeari buruzko entzute-prozesuan aztertutako herritarren eretxiak aztertu dira eta Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak, Busturialdea-Urdaibain egindako entzute aktiboko prozesuari buruzko amaierako txostenaren ondorioak baloratu dabez.

Urdaibai Eskubaloia Taldea, Iker Romeroren eskutik

Kirolbai programan gauz. Oraingo honetan Iker Romero ezagutu dogu, Urdaibai eskubaloi Taldeko Seniorreko entrenatzaile eta zuzendaritza batzordean lanean dabilen eskubaloi jokalari ohia.

Romerok Urdaibai Eskubaloi taldeak daben helburuak, proiektua, harrobiaren garrantzia eta kirol honen teknika ezberdinak nolakoak izaten diren azaldu dauz. Baina, batez be, Urdaibai Eskubaloi Taldeak daben talde guztiek -Benjaminetatik Seniorretara- garrantzia berdina dabela azpimarratu dau.

Danon Eskola publikoaren lelopean urratsa historikoa emon da

Danon Eskola publikaoren lelopean urratsa historikoa emon da, Ekoetxea Urdaibain
Eskualdeko hezkuntza publikoak, guraso alkarteetako ordezkariak, hezkuntza saileko karguak eta udal ordezkariak alkartu dira, diotenez, hezkuntzaren etorkizuna publikoa izan dedin.
Honeek Elkartuta egon behar dabela adierazo dabe eta eskola moltso bat soilik ez dirala aitatzeaz gan. Danon eskola publiko gisa identifikau dira. Hori dala eta, manifestua egin dabe “batzen gaituena publikoa da” lelopean. Aitatu dabenaren arabera, sare hau konbentzimendu sakon batetik jaio da; izan be, eskola publikoa herriaren bizkarrazurra dala dinoe eta hori indartzeko bide bakarra alkarlana dala zehaztu dabe.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan