Skip to main content

Udalak lehikaetara atera dau San Juan Ibarako taberna-kafetegiaren emakida

Kontratua prozedura edegiaren bidez esleituko da, eta udalerriko erdiuneetako baten dinamizazino soziala eta ekonomikoa bermatzea dau helburu.Udalak hasiera emon deutso San Juan Ibarra plazako taberna-kafetegi zerbitzua esleitzeko prozedurari. Udal titulartasuneko gune hori uriaren erdiunean dago, eta dauela hamarkada batzuetatik udalerriko gizarte eta eguneroko bizitzagaz lotuta dago.

Busturialdea-Urdaibaiko entzute-prozesuari buruzko txostenaren balorazioa egin dabe

Agirre Lehendakaria Centerrek txosten bat aurkeztu dau Gernika-Lumon. Bertan, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustauta, Busturialdea-Urdaibain eskualdean Guggenheim Bilbao Museoa handitzeari buruzko entzute-prozesuan aztertutako herritarren eretxiak aztertu dira.

Aldundiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Foru Plana aurkeztu dau

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak azpimarratu du VII. Plana Aldundiak berdintasun-politikak sustatzeko eta emakumeei eragiten dieten desberdintasunen aurrean erakundeetan garatzen den erantzuna bultzatzeko tresnetako bat dela.

Eusko Jaurlaritzak Ulysses Experience ekimena babestu dau

Ikasleak eta familiak itsasoko zaborrei buruz sentsibilizatzko kanpaina da hau eta Hezkuntzaren Munduko Egunarekin bat egin dau, urtarrilaren 26 honetan.

Ekimen honek Jasangarritasuneantz ohiturak aldatzea bultzatzeko hezkuntza duen garrantziaz kontzientziatzea dauka helburu.

Horregatik, Josu Bilbao Eusko Juarlaritzako Ingurumen sailburuordeak Urdaibaiko BBK Klimaren instalazioetan dagoan murgiltze-jarduea bisitatu dau. BBK Fundazioko Eta Data For Science Fundazinoko ordezkariekin batera.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan