Skip to main content

Gernikazarrak 40 urte bete dauz

Herriko historia ezagutu, arakatu eta lantzen dabien Gernikazarra historia taldekoak 40 urte bete dabez. Horregatik, erakusketa interesgarria ikusteko aukera eman die herritarrei otsailaren 12ra arte. Erakusketa honetan, argazkiak, liburuak, objetuak edo koadro ezberdinak erakutsi dira eta 40 urte hauetan egindako lana goraipatu nahi izan dabe.

Eguen zuri alaitsua bizi izan dabe herrian

Beste urte batez Eguen Zurin zenbait persona elkartu dira Pasilekun Segundo Olaetako motxilatxo eta makila apaingarriekin. Musika giroa eta alaitasuna ez da falta izan ume eta gurasen artean. Abestiak buruan izan dabez bertaratutakoek eta danak batera makilaren laguntzarekin egun zuri abestia kantatu dabe, Segundo Olaetako irakasle zein ikasleen doinu eta gogo osoarekin.

Bermeoko Aratusteen aurkezpena

Udaletik herrira programa honetan Udalak Bermeoko Aratusteen egitaraua ezagutarazo dau. Izan be, Udalak azaldu dau Bermeo prest dagoala mozorro, musika eta kolorez jantzi eta kaleak festaz beteteko. Barikuan hasi eta zezeilaren 21era bitartean, adin guztietarako egitarau zabala prestau dabe. Aipatu dabenaren arabera, Bermeoko kaleak zinemako personaiez beteko dira, Aratusteetako egun garrantzitsuenean, martitzenea. Eta, Tabernen Mozorro Txapelketarako, barikura arte emon ahal izango da izena.

Demikuko kandelaria jaiak

Demikuko Bizilagunak eta Bermeoko Udalak elkarlanean, 2026ko Kandelaria Jaiak ospatu dabez. Demiku-katillotxu arteko mendi irteeraz hasi dabe eguna eta ostean Egitarauak kultur jarduerak, umeentzako ekintzak eta tostada txapelketa uztartu dauz. Josepa Kalez kale taldearen ekitaldia izan da eta Ikusten dozuen bezala, mezaren ostean, zenbait pertzona elkartu dira eindako tostadak jateko. Gainera, Sna Blas dala ta zintak eta kandelak salgai jarri dabez, elizpean.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan