Udalak Tabernen Mozorro Txapelketan izena emoteko epea zabaldu dau
Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ko 12:00ak arte izango dabe izena emoteko aukera.Bermeoko Udalak Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu dau hurrengo Aratuste martitzenerako, hau da, zezeilaren 17rako. Udalak Aratusteen testuinguruan eta herriko ostalaritzaren parte-hartze aktiboa sustetako helburua dauko.
Txapelketa honen bidez, Bermeoko tabernen inplikazinoa indartu gura dala esan dabe, jai giroa sendotuz eta herrigunea modu sortzailean girotuz. Igaz 14 tabernek parte hartu ebela esan dabe.Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ra arte izango dabe izena emoteko aukera, eguerdiko 12:00ak arte. Izen-ematea Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan egin beharko da, telefonoz (94 617 91 57) edo posta elektronikoz (kultura@bermeo.eus). Izena emoteko epea amaitzen danean, udalaren sare sozialen bidez iragarriko da parte-hartzaileen zerrenda.
-
Azken berriak
-
Saioak