Skip to main content

Zubi Ganek irabazi dau aurtengo Bermeoko Tabernen Mozorro lehiaketa

2026/02/17

Tabernen Mozorro lehiaketaren XXIII. edizinoa ospatu dabe Bermeon fanfarrearen musikagaz lagunduta. 12 taberna aurkeztu dira aurten eta goizeko 11:30etan hasita taberna guzti horreetatik egin dabe ibilalditxoa epaimahaikideek. Taberna parte-hartzaile guztien gaiak ezagutu, eta mozorro eta apaingarri guztiak ikusi eta aztertu ondoren puntuen zenbaketa egiteko unea heldu da; eta ondoren, sari banaketari ekin deutsie. Hirugarren saria Doniene tabernak hartu dau, bigarrena Izaro Irish Pub tabernak eta Zubi Gane tabernak eroan dau lehenengo saria.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan