Skip to main content

Gernika-Lumoko Udala arrapala mekanikoaren bigarren fasea bukatzear dabil

Obrak 808.000 euroko aurrekontua izan dau, eta uriguneko zatirik aldapatsuenetako batean irisgarritasuna hobetzeko diseinatutako proiektua dala aitatu dabe Gernika-Lumoko Udaletik.

Gernika-Lumoko Udalak San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea bukatzear dau, udalerriko desnibelik nabarmenenetako bat leuntzeko pentsautako azpiegitura dana. 808.000 eurotan esleitutako jarduera honek Carlos Gangoiti eta Iñigo López de Haro kaleen arteko zatia hartzen dau.Bigarren fasean, adin guztietako bizilagunen mobikortasuna erraztu nahi izan dabe, batez be adinekoena eta anbulatorioaren erabiltzaileena. Proiektuaren barruan sartzen da, halaber, azpeloiaren zoladura barritzea, baina egungo sestrak aldatu barik, eta horrek eragotzi egiten dau eremuaren uri-konfigurazioa nabarmen aldatzea.
Arrapalak kontrol-sistema automatizatu bat izan dau, sentsore fotoelektrikoen bidez abietea eta gelditzea kudeatuko dauena. Ibilpidean zehar instalautako hainbat fotozikulak erabiltzaileen presentzia detektatuko dabe, eta horrek funtzinonamentu eraginkorra ahalbidetuko dau, aurrez aurreko gainbegiratzearen beharrik barik.

Gaztelugatxeko San Juanerako bisita gidatuak egingo dira Aste Santuan

Apirilaren 2tik 6ra bitartean eskainiko dira bisitak hauek, 10:00etan eta 12:00etan. eskaintzen du bisita honek eskaintzen dauana hurrengoa dala aitatu dau Bermeoko Udalak: Joan-etorria autobusez egitea, Gaztelugatxeko San Juanen historia, kultura eta ingurune naturala modu didaktiko eta interesgarrian ezagutzea eta bisita gidatuarekin batera, baselizara sartzeko tiket guztiak.

Gernika-Lumoko Winter Market fenomenoa ospatuko da otsailaren 28, 29 eta martxoaren 2an

Otsailaren 27, 28 eta martxoaren 2an Gernika-Lumoko Udalerriak eskaintza eta txollo ezberdinak izango dauz Winter Marketen. Postu ezberdinak izango dira, Domingo Alegria, Barrenkale, Santa Maria, Adolfo Urioste eta 8 de enero kaleetan. Bertan, herritarrak, arropa ezberdinak eskuratzeko aukera izango dau. Besteak bete, Umeentzako erropak, nagusientzako prensak, oinetakoak edo konplementuak.

26 Emakume zientzia, arte eta letretan kale-erakusketa

Otsailaren 11n, Emakumearen eta neskatoaren nazioarteko eguna zientzian ospatzeko eta goraipatzeko asmoarekin, Kultur Etxeak eta Udaletxeko Berdintasun Sailak elkarlanean “26 emakume zientzia, arte eta letretan” erakusketa prestatu eben.

“Sareginek” koadroa Sancti Spiritus Zaharren egoitzan

Saregiñek margolana egoitzako areto nagusian jarri da ikusgai, egoiliarrek eta bisitariek egunero gozatu ahal izan dezaten. Itsasoan eta itsas tradizioan inspiratutako lanengatik ezaguna den artistak, oraingoan, Saregiñek izeneko margolana eman dio egoitzari.

Zuhaitz Eguna, Mendatan

Otsailaren 21ª da, zapatua. Negutik urten eta udabarria hasteko gitxi geratzen da. Hori dala eta, urtero, tradizinoak agintzen dauen lez, Mendatan, Zuhaitz landaketa burutzen dabe bertako herritarrek. Herriko eleizpean geratu eta arbola ezbardinak landatzera joan dira udalerriko mendi inguruan. Nagusiez gan umeak izan dira protagonista nagusienak, izan be, tradizinoa generazioz generazio doaa demostratu dabie, nagusiek irakasten eta umeak ikasten.

Sofia Gandarias margolariaren Gernika margolana Gernikako Bakearen Museoko erakusketa iraunkorrera itzuliko da

Hainbat urtez ‘Gernika Erromesa’ bihurtu dan lana Bakearen Museoko erakusketa iraunkorrean sartu da behin betiko.

Sofia Gandariasen Gernika triptiko erraldoia Gernikako Bakearen Museora itzuli da, bere erakusketa iraunkorrean behin betiko geratzeko. Lan monumentala, memoriaz eta sinbolismoz betea, urteetan zehar munduan zehar ibili zena “Gernika Erromesa” bezala, eta gaur egun inoiz irten behar izan ez zuenaren lekura itzultzen dena: hura inspiratu zuen hirira.

Gernikar margolariak 1998an aurkeztu zuen margolana eta ondoren museoari eman zion, 1999ko martxoaren 24an Europako Parlamentuan ofizialki aurkeztu ondoren. 1999 eta 2002 artean Gernikan ikusi ahal izan zen, baina museoaren birmoldaketak erakusketatik kentzera behartu zuen. Orduz geroztik, triptikoa eta prestatzeko bost zirriborroak hainbat herrialdetan ibili ziren — Espainian, Italian, Suitzan —, 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren memoria bizirik mantenduz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan