Skip to main content

Martxan da Gernikako Merkatari Elkartuek antolatzen daben Winter Market, Neguko Azoka

2026/02/27

Martxan da ja Gernika-Lumoko Winter Market, Neguko Azoka. Gernikako Merkatari Elkartuek antolatzen daben azoka honek herrian erosteko eta eskaintza bikainak aurkitzeko aukera eskaintzen deutse herritarrei eta inguruko biztanleei. Otsailaren 27 eta 28an eta martxoaren 2an, astelehenean, aterako dabez kalera euren produktuak Gernikako dendek goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte; zapatuan izan ezik, kasu horretan 10:00etatik eguerdiko 14:00etara egongo da bisitagarri neguko azoka hau. Beraz, animau, urretu Neguko Azokara eta gozau herriko denden eta tabernen eskaintza parebakoagaz!

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan