Skip to main content

“Tik-Tak-Tok’ astea Bermeora itzuliko da

2026/04/29

Bermeoko ikastetxe guztiek Tik-Tak-Tok Astea hartuko dute maiatzean, pantailen erabilera egoki eta arduratsuaren inguruko prebentzio-lana indartzeko helburuarekin. Ekimena herriko hiru ikastetxeetan garatuko da, eta LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleekin egingo diren tailer praktikoen bidez landuko da, besteak beste, teknologiarekiko harremana.

Programaren ardatza pantailen erabileraren inguruko hausnarketa sustatzea da, ikuspegi kritiko eta kontziente batetik. Horretarako, saioak metodologia parte-hartzaileetan oinarrituko dira, dinamika interaktiboak eta ikaskuntza dialogikoa uztartuz. Tailerretan sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera aztertuko da, eta, era berean, ziberjazarpenaren prebentzioan jarriko da arreta berezia.

Maiatzeko egutegia hiru ikastetxetan banatuko da: maiatzaren 4tik 8ra Sagrado Corazón Ikastetxean egingo dira saioak; maiatzaren 11tik 15era Eleizalde Ikastolan; eta maiatzaren 18tik 22ra Bermeoko Herri Eskolan.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan