Etorkizun akademikoa erabakitzen laguntzeko orientazio jardunaldia
Bermeoko Artza frontoian Bemreon gauz, Busturialdeko ikasketa- eta lanbide-orientazioko jardunaldiak antolatu dabez hemen. Prestakuntza zentroak protagonista izan dira orientazio jardunaldi esanguratsu honetan
Oraingoan lehen aldiz, Busturialdeko familiei zuzendua dauden jardunaldiak izan dira. DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen etorkizun akademiko eta profesionala erabakitzen laguntzea helburu izan dabe, eta bertan prestakuntza zentroek protagonismo berezia izan dabe.
Goizeko 10:30etik 14:00etara bitartean, hainbat zentrok euren eskaintza akademikoa eta lan-irteerak aurkeztu dabie modu argi eta praktikoan. Familiek aukera izan dabie zuzenean informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko, seme-alaben interes eta gaitasunetara egokitzen diren bideak hobeto ezagutzeko.
Arlo sozial-artistikoan, Kunsthal zentroak moda, diseinu grafikoa, barne-diseinua eta food design bezalako esparruak aurkezteaz gain, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak berrikuntza eta ekintzailetzara bideratutako prestakuntza azaldu dabe.
Zientzia eta teknologiaren arloan, Urduliz 42 zentroak web garapena, zibersegurtasuna eta adimen artifiziala bezalako aukera profesionalak aurkeztu zituen. Bestalde, Hetel sareko Zabálburu eta Txorierri zentroek Lanbide Heziketako ibilbide teknikoak ezagutarazi dabie, besteak beste sareen administrazioa, robotika industriala eta fabrikazio mekanikoa bezalako arloetan.
Profil mistoak dituzten ikasleentzat ere aukerak azaldu dabez, esaterako, EUNEIZek multimedia, bideojokoak eta psikologia uztartzen dituzten graduak aurkeztu dabez, eta ECPVk zinema, interpretazioa eta publizitate grafikoa bezalako diziplinen nondik norakoak aipatu dabez
Jardunaldiak agerian utzi dau prestakuntza zentroek daben garrantzia ikasleen etorkizuna eraikitzeko orduan. Gainera, nabarmendu dabe familiei zuzenean zuzendutako lehenengo saioa izan dala, eta horrek balio erantsia eman dio ekimenari.
Antolatzaileen arabera, jardunaldiak aukera eman dau eskualdeko prestakuntza eskaintza modu bateratuan ezagutzeko, eta familiei tresna baliagarriak eskaini dabez etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabakiak informazio sendoan oinarrituta hartzeko.
-
Azken berriak