Skip to main content

Maiatzeko kultur agenda zabala dago Gernika-Lumon

2026/04/28

Maiatzean zehar, Gernika-Lumok arte eszeniko, antzerki, musika eta familientzako jarduerez betetako agenda kulturala eskainiko dau Lizeo Antzokian, Udal Liburutegian eta kalean bertan.

Hilebetea familientzako eta publiko orokorrarentzako proposamen ugarigaz dator. Maiatzaren 8an, Lizeo Antzokian “Hayu: la Cantante Rebelde Mariem Hassan y su Lucha por un Sahara Libre” dokumentala ikusi ahal izango da, Saharako askatasunaren aldeko burruka ardatz hartuta. Maiatzaren 16an, Barremanen “AA AITA” bakarrizketa izango da ikusgai.

Maiatzaren 22an, bakearen aldeko kontzertua eskainiko dabe Jugendkantorei Pforzheim eta Andra Mari Koralak, musika bidez alkartasun eta bizikidetza mezua zabalduz. Hurrengo egunean, maiatzaren 23an, “Ezer ez dalako amaitzen” antzerki eta musika ikuskizuna aurkeztuko dau Intxorta 1937 Kultur Elkarteak.
Zinemak be bere lekua izango dau maiatzaren 29an, Carlos Iglesiasen “la Bala” filmagaz. Hilebetea amaitzeko, maiatzaren 31n, Mercurio iturrian “Panoli Kabareta” kale antzerkia eskainiko dau Ganso & Cia taldeak, Euskara Zerbitzuaren laguntzagaz.

Bestalde, familientzako jardueren artean, Udal Liburutegiak “irakur Jolas” saioa antolatuko dau maiatzaren 22an, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, Mari Sorginen eskutik.

Kultur eskaintza honegaz, Gernika-Lumok maiatzean aisialdi eta kulturaz gozetako aukera parebakoa eskainiko deutse herritarrei eta bisitariei.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan