Skip to main content

Asteklima ekimenaren baitan eskaintza zabala dago Busturialdean

Urriaren 17an eta 18an, eta 24an eta 25ean, Busturiako BBK Klima parkea jendearentzat irekita egongo da Klimaren eta Energiaren Astean. “Zure aztarna keinu bakoitzean hasten da” lemapean, bisitariek hezkuntza esperientzia praktikoak izango dituzte Urdaibaiko Biosferaren erdian. Ekimena Eusko Jaurlaritzak, Ihobek eta Energiaren Euskal Erakundeak bultzatu dute.

Gainera, Ekoetxea Urdaibaik bat egingo dau ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen zortzigarren edizinoagaz, urriaren 16tik 25era bitartean. Busturiako ingurumen zentroak adin guztietako publikoari zuzendutako doako jarduera programa zabala prestatu dau, klima aldaketaren inguruko kontzientzia sustatzeko eta eguneroko ohiturek ingurumenean daben eragina ezagutzeko.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan