Skip to main content

Gernika-Lumoko Udalak irakurketa kalera atera dau uda honetan

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak udako irakurketa-programazinoa jarri dau martxan, liburuak herritarrengana hurbiltzeko eta udan kultur aisialdirako aukerak zabaltzeko.

Ekimenaren barruan, “Letren Etxea” liburutegi ibiltaria Santa Luzian egongo da garagarrilaren 24ra arte, San Juan Ibarran garagarrilaren 27tik abuztuaren 7ra, eta Lorategietan abuztuaren 19tik 31ra. Zerbitzua astelehenetik barikura, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era egongo da zabalik. Gainera, Panpurrio Sorgiña ipuin-kontalariaren saioak egingo dira garagarrilaren 27an San Juan Ibarran eta abuztuaren 19an Lorategietan, 18:00etan.

Bestalde, “Liburutegia Plazara” egitasmoak Foruen Plazako Kultur Etxeko arkupeak aire zabaleko irakurketa-gune bihurtu ditu. Zerbitzua astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara egongo da erabilgarri irailaren erdialdera arte.

Ziortza Bilbao Kultura eta Euskara zinegotziak azpimarratu dau helburua irakurketea herritarren egunerokora hurbiltzea dala. “Kulturak ez dau oporrik hartzen, eta udan be auzoetan eta espazio publikoetan egon gura dogu”, adierazo dau.

Summer Market hasi da Gernika-Lumon

Ohiko legez, udan, eskaintza eta eduki ezberdinak ikusi, probatu eta erosi ahalko dira uztailaren 17, 18 eta 19an, ostiral, zapatu eta domeka hontan.

Gernikako Merkatari elkartuek antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, eskaintza berezi eta apartak izango dira Bakearen hiriko kale ezberdinetan, zehatz mehatz, Domingo Aleria plzana, Barrenkalen , 8 de enerom, Snata Marian edo Afdolfo Uriosten. Ume eta nagusien erropak, oinetakoak, bitxikeriak eta beste hainbat produktu eskuratzeko aukera izango dabe Urdaibaitarrek, denek eskaintza erakargarri batzuk izango dabez. Ez galdu, beraz, asteburu honetan izango diren txolloak Gerniak Summer Market-en.

Gernika Palestinarekiko elkartasun argazkia egingo dabe abuztuaren 13an

Gernika-Palestina Herri Ekimenak Palestinarekiko elkartasuna adierazteko argazki erraldoi bat antolatu du datorren abuztuaren 13an, 19:30ean, Gernikako Auditorioan.

Ekimenaren helburua Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adieraztea da, herritarrak argazki bateratu batean bilduz. Antolatzaileek ahalik eta jende gehien bertaratzeko deia egin dute, elkartasun keinu ikusgarri eta esanguratsua osatzeko.

Gernika-Palestina Herri Ekimenaren esanetan, ekitaldiak Palestinako egoera gogorarazi eta herritarren konpromisoa agerian uztea du xede. Horregatik, herritar guztiei parte hartzeko gonbita luzatu diete.

Bizkaiko Foru Aldundiak BI-635 errepidea hobetzeko plana onartu dau Muxikan

Bizkaiko Foru Aldundiak BI-635 errepideko Zugaztieta-Oka tartea hobetzeko Bide Plan Berezia onartu dau. Muxikako 2,12 kilometroko zatian egingo dan jarduketak 11,8 milioi euroko aurrekontua izango dau, eta helburua bide-segurtasuna eta mugikortasuna hobetzea da.

Proiektuak errepidearen trazadura eta ikuspena hobetzea, sarbideak berrantolatzea eta oinezkoen segurtasuna indartzea aurreikusten dau. Barrikuntza nagusietako bat Ariatza eta Oka auzoak lotuko dituan oinezkoentzako ibilbide barria izango da. Horri esker, auzo bien arteko joan-etorriak seguruagoak izango dira, eta autobus-geltokietarako sarbidea be erraztuko da.

Foru Aldundiak azpimarratu dau esku-hartzea Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ingurunea errespetatuz egingo dala. Aurreikuspenen arabera, eraikuntza-proiektua 2026 eta 2027 artean idatziko da, obrak 2028an hasiko dira eta 2030ean amaitzea aurreikusten da.

Ingurumenaren Eguna Institutuan

Ingurumenaren Egunaren harira, Gernika-Lumoko ikastetxe bateko ikasle eta irakasleek elikadura ekologikoaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruko jardunaldi berezia egin dute. Bidezko Elikadura elkartearen laguntzarekin lau tailer antolatu dira, ikasleek bertatik bertara ikas dezaten kontsumo arduratsuaren garrantzia.

Sukaldaritza tailerrean, Mungiako artoarekin egindako taloak prestatzen ibili dira. Ondoren, taloak txokolate ekologikoarekin edo Errigoitiko txistorrarekin bete dituzte, bertako produktuen balioa ezagutuz.

Horrez gain, hainbat elikagairen arteko konparaketak egin dituzte. Esaterako, bertako txistorra eta industriala alderatu dituzte; baita bertako ogia eta baguette industriala ere. Gazten kasuan ere, tokiko ekoizleen produktuak eta industria handikoak konparatu dituzte. Gerezien jatorria ere aztergai izan da, Nafarroako gereziak eta urrunetik ekarritakoak alderatuz.

Yogurraren kasuan, Bizkaiganeko produktuak eta supermerkatuetako yogurrak aztertu dituzte, kalitatea, osagaiak eta jatorria kontuan hartuta.

‘Alkartasunien ospatuz’ izeneko teilak herriko lau talderen urteurrenak omenduko dauz Madalen egunean

Bermeotarrentzat urteko hitzordu berezienetako bat dan Madalen Eguna ate joka daukagu. Uztailaren 22an, herriak barriro egingo dau bat bere historiarekin, itsasoarekin eta belaunaldiz belaunaldi bizirik iraun dauen tradizinoagaz. Jai giroz betetako eguna bada be, protokoloz jositakoa be bada, eta horregaitik, aurten be, festa eta ondarea eskutik helduta iritsiko dira Izaro ugartea protagonista dauen ospakizunera.

Gernika-Lumoko Lantegi Batuak barrutik

Gernika-Lumoko Lantegi Batuak zentroko ateak zabaldu dira bertan egiten dan lana eta langileen egunerokoa gertutik ezagutzeko. Bisitariek aukera izan dabe instalazinoak barrutik ikusteko eta egunero bertan egiten dan jarduera zuzenean ezagutzeko.

Ibilbide gidatua Igor Ibarguengoitiak, Gernika-Lumoko Lantegi Batuak zentroko arduradunak, gidatu dau. Bisitan zehar, zentroko espazio guztiak erakutsi ditu, bertan garatzen diran lanak azalduz eta Lantegi Batuak-ek laneratzean eta gizarteratzean egiten dauen ekarpena nabarmenduz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan