Liburuak Jaten Zituen Ume Harrigarria
Oraingo honetan Liburuak jaten zituen ume harrigarriaren kontua dakarkigu Elssie Xalbador ipuin kontalariak.
Oraingo honetan Liburuak jaten zituen ume harrigarriaren kontua dakarkigu Elssie Xalbador ipuin kontalariak.
Beste urte batez zenbait auzotar bildu dira Karmengo Jaiak ospatzeko.
Gernika-Lumoko Udalak sei udal etxebizitza alokairu sozialeko erregimenean esleitzeko deialdia aurkeztu du. Helburua da etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten herritarrei aukera berriak eskaintzea, hilean 150 eta 200 euro arteko alokairuekin.
Eskaintzaren barruan logela bateko hiru etxebizitza eta bi logelako beste hiru daude, Iparragirre eta Alhondigako eraikinetan kokatuta. Etxebizitzak baremazio-sistema baten bidez esleituko dira, eskatzaileen egoera ekonomikoa eta soziala kontuan hartuta.
Ekimen hau aurkeztean, Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok azpimarratu du etxebizitza dela udalaren lehentasunetako bat. Bere esanetan, “etxebizitza horiek benetan behar dituztenengana iristea nahi dugu. Etxebizitza eskuratzea gaur egun erronka sozial handienetako bat da, eta Udalak neurriak bultzatzen jarraituko du familiek eta gazteek beren bizi-proiektua Gernika-Lumon garatu dezaten, alokairuaren prezioa oztopo izan gabe”.
Udalaren arabera, deialdi hau etxebizitza publikoaren eskaintza handitzeko estrategiaren barruan kokatzen da, eta etorkizunean babestutako etxebizitza gehiago sustatzeko planaren parte da.
Eskabideak aurkezteko epea irailaren 7ra arte egongo da zabalik. Esleipena ez da zozketa bidez egingo; Etxebiden izandako antzinatasuna, diru-sarrerak, bizikidetza-unitatearen ezaugarriak eta kalteberatasun egoerak baloratuko dituen baremo baten bidez ebatziko da.
Uztailaren 23an izandako osoko bilkuraren nondik norakoak ezagutzera eman dabe Udal ordezkariek.
Bermeok urteko hitzordurik berezienetako bat bizi izan dau gaur, Madalen Eguna ospatuz. Urtero lez, herriak Izarogaz dauen lotura barritu dau, mendeetako tradizinoari eutsiz eta bere nortasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzen jarraituz.
Aurtengo ospakizunak “alkartasunien ospatuz” izan dau leloa. Izarora jaurtitako teilak herriko lau alkarteri egin deutse autortza, alkartasuna Bermeoko balio nagusietako bat dala azpimarratuz. Alkateak nabarmendu dau ospakizun honek ez dauela iragana gogoratzeko bakarrik balio, baizik eta herriaren oraina eta etorkizuna lotzeko be.
Tradizinoari jarraituz, udal ordezkariak eta konbidauak Hegaluze itsasontzian abiau dira Izarorantz. Txistularien doinuek lagunduta, teila jaurti dabe uretara, Bermeoren eta Izaroren arteko lotura barrituz. Aurten be, herritarren parte-hartzea sustetako asmoz, hamabi bermeotarrek aukera izan dabe udal ordezkaritzagaz batera itsasontzian joan eta protokoloa barrutik bizitzeko.
Bestalde, Bermeoko Udalak omenaldia egin deutso Hilario Aurtenetxe Mentxakari, Madalen Eguneko protokoloan 40 urtez egindako lana eta konpromisoa eskertuz.
Izaroko ekitaldiaren ostean, ordezkaritza Elantxobera joan da. Bertan, Nadia Nemeh Shomaly alkateak makila emon deutso Patxi Egurrola Elantxobeko alkateari, eta ondoren, txistulariekin batera herriko aldapa igon dabe “ikusi Mendizaleak” abestuz.
Goi aldean, ohiko ekitaldi instituzinonalak eta dantzak egin dabez. “Madalenara” dantzarekin eta Ohorezko Aurreskuagaz amaitu da eguneko unerik esanguratsuenetako bat, bertan izan diralarik, besteak beste, Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea eta Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobe.
Jarraian, Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatearen eta gainerako ordezkarien adierazpenak adituko doguz, Madalen Egunak herriarentzat dauen esanahia eta aurtengo ospakizunaren balorazinoa ezagutzeko.
Eskualdeko enpresen behar teknologiko eta digitalei buruz aritu da Inge Gorostiaga.
Euskal Herria Museoak ateak zabaldu dizkio “Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea” erakusketari. Egitasmoaren helburua argia da: 1868an Gautegiz Arteagan jaiotako organogile handiaren memoria berreskuratzea eta bere lanak Euskal Herriko zein nazioarteko musika-ondarean utzitako aztarna balioan jartzea.
Lope Alberdiren instrumentuek mende bat baino gehiago daramate Busturialdeko soinu-paisaiaren parte izaten, eta orain, haren ibilbidea eta ondarea gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du Euskal Herria Museoak datorren urteko urtarrilaren 10era arte.