Skip to main content

Gernika-Lumoko Udalak irakurketa kalera atera dau uda honetan

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak udako irakurketa-programazinoa jarri dau martxan, liburuak herritarrengana hurbiltzeko eta udan kultur aisialdirako aukerak zabaltzeko.

Ekimenaren barruan, “Letren Etxea” liburutegi ibiltaria Santa Luzian egongo da garagarrilaren 24ra arte, San Juan Ibarran garagarrilaren 27tik abuztuaren 7ra, eta Lorategietan abuztuaren 19tik 31ra. Zerbitzua astelehenetik barikura, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era egongo da zabalik. Gainera, Panpurrio Sorgiña ipuin-kontalariaren saioak egingo dira garagarrilaren 27an San Juan Ibarran eta abuztuaren 19an Lorategietan, 18:00etan.

Bestalde, “Liburutegia Plazara” egitasmoak Foruen Plazako Kultur Etxeko arkupeak aire zabaleko irakurketa-gune bihurtu ditu. Zerbitzua astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara egongo da erabilgarri irailaren erdialdera arte.

Ziortza Bilbao Kultura eta Euskara zinegotziak azpimarratu dau helburua irakurketea herritarren egunerokora hurbiltzea dala. “Kulturak ez dau oporrik hartzen, eta udan be auzoetan eta espazio publikoetan egon gura dogu”, adierazo dau.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan