San Lorentzotxu egunean ere ez da jai-girorik falta izan, eta tortilla txapelketa izan da eguneko hitzordu nagusietako bat. Guztira, 151 zenbaki banatu dira, parte-hartze handia eta txapelketak herritarren artean pizten duen interesa erakutsiz.
Goizean zehar, adin guztietako kuadrillak, lagun-taldeak eta familiak batu dira sukaldearen inguruan, bakoitzak bere tortilla prestatzeko asmoz. Zartaginak, patatak eta arrautzak protagonista bihurtu dira, eta bitartean, barreak, kantuak eta jai-giroa izan dira nagusi.
Giro ezin hobean, parte-hartzaileek euren proposamenak prestatu eta aurkeztu dituzte, txapelketako epaimahaia euren tortilla gustukoena aukeratzeko zain. Beste behin ere, San Lorentzotxuk erakutsi du adin eta belaunaldi ezberdinetako herritarrak elkartzeko eta jaiak elkarrekin gozatzeko aitzakia ezin hobea dela.
Gernika-Lumok artea eta herriko historia uztartuko dau uda honetan. 255 metro karratuko horma-irudi erraldoia egingo dabe Errenteria auzoko eraikin bateko alboko fatxadan, herriaren historia, ondarea eta nortasuna irudikatzeko.
Muralak 15 metroko zabalera eta 17 metroko altuera izango dau, eta Arteskola alkarte artistikoko bi ikaslek egingo dabe, Julen Munitis bertako artistak diseinatutako zirriborroa formatu handira eroanez. Lanek gutxi gorabehera bi hilebete iraungo dabe, eta aurreikuspenen arabera, abuztu amaierarako amaituta egongo da, Errenteria auzoko jaiekin batera.
Horma-irudiak Gernika-Lumoren historian zeharreko bidaia proposatuko dau. Konposizinoan antxinako Errenteria irudikatuko da, itsasadarrari lotutako portu eta merkataritza-gune moduan, Urdaibaiko paisaiak inguruan dituala eta herriko lehen uriguneak gogorarazoten dabezan eraikin historikoak agertuko dirala.
Horrez gain, tokiko nortasunaren hainbat elementu be jasoko ditu, besteak beste, jantzi tradizionalak daroazan emakumezko figura bat eta lurraldearen ikur dan zugatz handi bat, baita ondare historiko eta kulturalari lotutako bestelako erreferentziak be.
Udalaren ekimen honen helburua artea espazio publikora eroatea eta sorkuntza herritarrengana hurreratzea da, aldi berean, tokiko artistei formatu handiko proiektuetan parte hartzeko aukerea eskainiz.
Jose Maria Gorroño alkateak azaldu dauenez, muralak uriaren historiaren zati garrantzitsu bat modu bisualean berreskuratzeko aukera emongo dau, tokiko talentuaren bidez. Horrela, espazio publikoa edertzeaz gain, Gernika-Lumoren nortasun kolektiboa indartu gura da.
Barriz pintetako lanei esker, bide-marren ikusgarritasuna hobetu eta gidarien eta oinezkoen segurtasuna indartu daiteke.
Gernika-Lumoko Udala Iturburu eta Zearreta kaleetako seinale beilegizontalak barriz pintetako lanak egiten ari da, bide-marren ikusgarritasuna hobetzeko eta bi bideetako segurtasuna indartzeko.
Lanek barne hartzen dabe zirkulazino-lineak, oinezkoentzako pasabideak eta galtzadaren gainean margotutako beste marka batzuk barritzea, denporaren eta erabileraren poderioz ikuspena galdu baitzuten. Jarduketak seinaleen definizinoa berreskuratzea eta ibilgailuen zein oinezkoen zirkulazinoa erraztea ahalbidetzen dau.
Udalaren bide-sarea egoera onean manteniduteko eta kaleen segurtasuna eta irisgarritasuna pixkanaka hobetzeko Udalak egiten dauzan mantenidute-lanetako bat da barritzea.
San Lorentzo jaietako egun berean, musika eta kantua ere izan dira protagonista. Urdaibai Kantaguneko kideek euren ahotsak eta abestiak eskaini dituzte, jai-giroa are gehiago alaituz.
Kantuz eta giro onean, taldeko kideek euren errepertorioa partekatu dute, eta herritarrek gustura jarraitu dute emanaldia. Horrela, San Lorentzoetako egunari musika ukitua ere gehitu zaio.
San Lorentzo jaiak giro ederrean ospatu dira, eta eguneko lehen orduetatik ez da jaietarako gogorik falta izan.
Goizeko 9: 30ean bota da txupinazoa, eta horregaz batera emon jako hasiera eguneko egitarauari. Suziria bota eta berehala, Mendi Martxaren txanda izan da, eta parte-hartzaileek ibilpideari ekin deutsie.
Eguerdian, 12:00etatik aurrera, Meza Nagusia ospatu da, San Lorentzoren omenez. Amaitutakoan, Elai Alai Dantza Taldeak hartu dau lekukoa, eta dantzaldiagaz girotu dau ospakizuna.
Holan, tradizinoa, kirola eta kultura uztartuz, San Lorentzo jaietako egun nagusietako bat ospatu dabe herritarrek, jai-giroa eta parte-hartzea nagusi izan dirala.
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak gero eta gertuago daude, eta Udalak aurtengo egitarauaren nondik norako guztiak aurkeztu ditu. Irailaren 7tik 16ra bitartean, hamar egunez, kultura, musika, kirola, gastronomia eta kale-giroa izango dira protagonista. Xehetasun guztiak Endika Etxebarria Kultura zinegotziak eta Maite Caruezo Gazteria Zerbitzuko zinegotziak eman dituzte.
Aurtengo jaietan hainbat berritasun eta itzulera izango dira. Besteak beste, Salome Campos Itsas Zeharkaldia eta Sukalki Eguna bueltatuko dira egitaraura. Gainera, jaien hasierako txupinazoa 20:00etan izango da, eta Garoa Martinez Anasagasti halterofiliako txapelduna izango da aurtengo pregoilaria, herritarren bozketa irabazi ostean.
Musikak ere pisu handia izango du hamar egunetan. Jaiei hasiera emateko, ETS taldeak kontzertua eskainiko du Lameran, eta ondorengo egunetan Cherry and The Ladies, Mariachi Imperial, Oxabi, Txapela Brava, Niña Dioz, Merina Gris eta Akerbeltz talde eta artistek hartuko dute parte, besteak beste. Kalejirak, fanfarreak, elektrotxarangak eta trikitilariak ere ez dira faltako.
Egitarauan kirolak ere bere lekua izango du, eta gastronomia arloan, berriz, Sukalki Eguna eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Gazteen eta herritarren parte-hartzea ere bultzatuko da, Txosna Batzordearen programazio zabalarekin eta hainbat jarduerarekin.
Bestalde, Udalak jaiak gero eta inklusiboagoak izateko neurriak indartu ditu. Lamerako kontzertu gunean mugikortasun urriko pertsonentzako plataforma jarriko da, eta txupinazoan zeinu hizkuntza ere erabiliko da. Horrez gain, Bermibus Gautxoria eta Puntu Morea izango dira jaietan, segurtasuna eta errespetuzko jai-giroa sustatzeko.
Hamar eguneko egitarauarekin, Bermeok prest dauka, beraz, urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Udalak, Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak herritarrak jaietan parte hartzera eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak errespetuz eta askatasunez bizitzera gonbidatu dituzte.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.