Skip to main content

San Lorentzotxu Eguna Lurgorrin, Tortilla Txapelketa

San Lorentzotxu egunean ere ez da jai-girorik falta izan, eta tortilla txapelketa izan da eguneko hitzordu nagusietako bat. Guztira, 151 zenbaki banatu dira, parte-hartze handia eta txapelketak herritarren artean pizten duen interesa erakutsiz.

Goizean zehar, adin guztietako kuadrillak, lagun-taldeak eta familiak batu dira sukaldearen inguruan, bakoitzak bere tortilla prestatzeko asmoz. Zartaginak, patatak eta arrautzak protagonista bihurtu dira, eta bitartean, barreak, kantuak eta jai-giroa izan dira nagusi.

Giro ezin hobean, parte-hartzaileek euren proposamenak prestatu eta aurkeztu dituzte, txapelketako epaimahaia euren tortilla gustukoena aukeratzeko zain. Beste behin ere, San Lorentzotxuk erakutsi du adin eta belaunaldi ezberdinetako herritarrak elkartzeko eta jaiak elkarrekin gozatzeko aitzakia ezin hobea dela.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan