Urteko egun bereziena da San Roke eguna Gernikarrentzako. Izan be, euren santua da San Roke, herriarentzako garrantziskoena. Aurten be San Roke egunean, Jaietan, sekulkao giroa bizi izan dabe herrritarrek: Gisaua, Gargantua, musika, tabrnaz tabernako tarteak, familia eta koadrillako barreak… Denetarik egin da San Roke egunean. ETa tradiziozko ekitaldiak diren San Roke egunaren guisauaren nondik norakoak, sekretuak eta sari banaketak ikusteko aukera izan dau Oizmendik. Gainera, Ikurriñari eindako omenaldia eta garrafien dastaketa burutu da.
Gernika-Lumoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak (HHI) 2026-2027 ikasturteko lehen lauhilekorako matrikula epea edegi dau. Irailaren 1etik 16ra bitartean emon ahal izango da izena.
Zentroak hainbat prestakuntza aukera eskaintzen dau, besteak beste, I. eta II. hasierako irakaskuntzak, DBHko graduaua lortzeko prestakuntza, atzerritarrentzako gaztelania ikastaroak eta Oinarrizko Informatikako prestakuntza.
Helduen Hezkuntzako zentro publikoa eta doakoa da, eta ikasketak jarraitu, titulazino bat lortu edo ezagutzak eta gaitasunak hobetu gura dabezan pertsonei zuzenduta dago.
Matrikula Gernika-Lumo HHIren egoitzan egin behar da, Artekalea kaleko 8. zenbakian, bigarren solairuan. Informazino gehiago eta ordutegiak kontsultetako, zentroaren webgunea erabili daiteke, edo 94 627 00 25 eta 94 627 01 57 telefonoetara deitu.
Beraz, ikasketak berrekin edo prestakuntza barria hasi gura daben helduek irailaren 16ra arteko epea izango dabe izena emoteko.
Egun berezia izaten da Andra Mari eguna nazioarteko leku askotan,. Leku horietako bat Gernika-Lumo da, izan be Andra Mari eta San Roke jaiak ospatzen dira bertan. Aurten be Meza eta erregelen ostean Goitibehera lasterketa, gargantua edo bestelako ekintza ezberdinak ikusteko aukera izan dogu Andra Mari egunean.
Arteak museoko hormak gainditu eta kalera urten dau La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidearen zazpigarren edizinoagaz. 2020tik martxan dagoan ekimen honen helburua kultura artistikoa herritarrengana hurreratzea eta museoaren ondarea espazio publikoetan ezagutarazotea da.
Aurtengo edizinoak “Animaliategia” dau izenburu, eta museoaren bildumako 38 artelan batzen ditu. Erreprodukzinoetan animaliak dira protagonista nagusiak, eta artista, garai eta teknika ezbardinetako lanak ikusi daitekez, besteak beste, margolanak, grabatuak, kartelak eta arte aplikatuko lanak.
Erakusketaren komisarioa José Luis Merino Gorospe, museoko Antxinako Artearen kontserbadorea, izan da. Berak aukeratu ditu ibilbidea osatzen daben lanak, eta animaliek artean izan daben esanahi sinbolikoa nabarmendu gura izan dau.
Izan be, historian zehar animaliak ez dira irudi huts moduan agertu. Askotan, gizakien bertuteak, akatsak eta ezaugarriak irudikatzeko sinbolo bihurtu dira, eta horrek artelanen kontakizunari beste dimentsio bat emoten deutso.
Horrela, La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbideak artea herritarrengana hurreratzeko beste aukera bat eskaintzen dau, oraingoan animalien mundua abiapuntu hartuta.
Bermeoko kaleetan jai-giroa ez dago ulertzerik Erraldoien Konpartsarik barik. Herriko jai eta ekitaldietako protagonista bihurtu dira urteotan, eta euren presentziak berezitasun handia emon deutso Bermeoko ospakizunei.
Joseba Batiz, Bermeoko Erraldoien Konpartsako kidea eta presidentea, gurekin izan da, eta konpartsaren historia eta hasierak errepasatu ditu. 2002an lehenengo erraldoi bikotea egin zan, arrantzaleak irudikatuz, eta bi urte geroago bigarren bikotea sortu zan, baserritarren pertsonaiakaz. 2006an, barriz, Bermeoko Erraldoien Konpartsa sortu zan, eta ordutik herriko kideek eurek daroiez erraldoiak kaleetara.
Elkarrizketan, Batizek erraldoiek duten xarma eta berezitasuna be azaldu dau, baita konpartsaren helburuak be: herriko jai-giroa eta tradizinoa bizirik mantentzea eta belaunaldi barriei erraldoien mundua hurreratzea.
Gainera, erraldoiak zelan eginda dagozan eta zer pertsonaia irudikatzen dabezan azaldu dau. Lehenengo bikoteak Anton eta Josefin arrantzale eta sareginak dira; bigarrenak, barriz, Lorentzo eta Mari baserritarrak. Horrela, Bermeoko itsasoagaz eta herriko bizimoduagaz lotutako pertsonaiak hartu dira oinarri.
Azken batean, Erraldoiak ez dira jaietako ikuskizun hutsa. Bermeoko historia, tradizinoa eta herri-nortasuna kaleetara eroateko modu bat dira, eta urteetako lan boluntarioari esker, gaur egun herriko kultur ondarearen parte bihurtu dira.
Ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza proiektu praktikoetarako eta ezagutza transferiduteko sustapena nola egingo dan azaldu dau Inge Gorostiagak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe, Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiten dagozan bidegorri-lanak eta sare elektrikoen lurperatzea koordinatzeko. Helburua da obren ingurumen-inpaktua murriztea eta azpiegiturak paisaian hobeto integratzea.
Akordioak Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren 5. lineari eragiten deutso. Gernika eta Bermeo lotuko dauzan ibilbidea da, Forutik, Muruetatik, Busturitik, Sukarrietatik eta Mundakatik igaroko dana.
Hitzarmenaren bidez, bidegorriak egiteko lanak eta linea elektrikoak lurperatzeko jarduketak koordinatu gura dira. Obra bakotxa alde bakotxak kontratatuko badau be, batera egiteak ingurumen-eragina txikitzea, baliabideak hobeto aprobetxatzea eta etorkizuneko mantentze-lanak erraztea ahalbidetuko dau.
Hitzarmenak gehienez lau urteko indarraldia izango dau, eta Aldundiak azaldu dauenez, mugikortasun jasangarriaren eta lurralde-garapen orekatuaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da, batez be Urdaibai lako ingurumen-balio handiko eremu batean.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.