
Joseba Batiz: “Guriek dire arrantzale eta saregiñe, eta baserritar bikote bat”
Bermeoko kaleetan jai-giroa ez dago ulertzerik Erraldoien Konpartsarik barik. Herriko jai eta ekitaldietako protagonista bihurtu dira urteotan, eta euren presentziak berezitasun handia emon deutso Bermeoko ospakizunei.
Joseba Batiz, Bermeoko Erraldoien Konpartsako kidea eta presidentea, gurekin izan da, eta konpartsaren historia eta hasierak errepasatu ditu. 2002an lehenengo erraldoi bikotea egin zan, arrantzaleak irudikatuz, eta bi urte geroago bigarren bikotea sortu zan, baserritarren pertsonaiakaz. 2006an, barriz, Bermeoko Erraldoien Konpartsa sortu zan, eta ordutik herriko kideek eurek daroiez erraldoiak kaleetara.
Elkarrizketan, Batizek erraldoiek duten xarma eta berezitasuna be azaldu dau, baita konpartsaren helburuak be: herriko jai-giroa eta tradizinoa bizirik mantentzea eta belaunaldi barriei erraldoien mundua hurreratzea.
Gainera, erraldoiak zelan eginda dagozan eta zer pertsonaia irudikatzen dabezan azaldu dau. Lehenengo bikoteak Anton eta Josefin arrantzale eta sareginak dira; bigarrenak, barriz, Lorentzo eta Mari baserritarrak. Horrela, Bermeoko itsasoagaz eta herriko bizimoduagaz lotutako pertsonaiak hartu dira oinarri.
Azken batean, Erraldoiak ez dira jaietako ikuskizun hutsa. Bermeoko historia, tradizinoa eta herri-nortasuna kaleetara eroateko modu bat dira, eta urteetako lan boluntarioari esker, gaur egun herriko kultur ondarearen parte bihurtu dira.
-
Azken berriak





























