Skip to main content

BAZEN BEHIN “Maite Dudan Itsasoa”

Biel itsasoan murgiltzen denean, zerbait ondo ez doalaz ohartzen da: ura oso zikina dago eta plastikoz eta hondakinez beteta dago… Ezin da izan. Kosta ahala kosta salbatu behar du itsasoa. GARRANTZITSUA DA PLANETA ZAINTZEA, eta horretarako denen elkarlana ezinbeztekoa da.

Errenteriako Jaiak 2026: San Bartolome eguna

Abuztuak 24, astelehena, San Bartolome eguna da eta ohiturari jarraituz Gernika-Lumoko Errenteria auzoan Meza Nagusiaren ondoren Elai Alai Dantza Taldeak eskainitako “Uriko Aurreskuagaz” gozetako aukera izan dabe Mertzede eleizara urreratu diran guztiek. Eta ostean, ohikoa dan Kopaua.

Bizkaiko untxia eta sagardoa izango dira iraileko lehen zapatuko azoka bereziaren protagonistak

Ohiko dan moduan, irailaren 5ean, hilaren lehen zapatuan, azoka berezia ospatuko da Gernika-Lumoko merkatu plazan. Goizeko 9:00etatik aurrera, Bizkaiko untxia eta sagardoa izango dira jardunaldiko protagonistak. Horrez gan, gazta, eztia, patea, gildak, ogia eta pastelak, eta artisauen hainbat produktu erosteko aukera izango dabe bertaratzen diranek.

San Bartolomeetako txupinazoa

San Bartolome jaietako txupinazoak eman deutso hasiera Errenteria auzoko ospakizunari. Aurretik, Mus Txapelketa hasi da, eta ondoren, txupinazoagaz batera, jai-giroa kaleetara zabaldu da.

Txupinazoaren ostean, txistorra dastaketa egin da, eta herritarrek ilara luzeak osatu ditue dastaketara hurreratzeko.

Jaietako lehenengo egunari amaiera emoteko, DJ Rainman izan da musikea jartzen eta giroa berotzen. Horrela, Errenteriak jaietako lehenengo eguna ospakizun eta giro onez hasi dau.

EH Bilduk elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egin dau Pasilekuko egoerari irtenbidea emoteko

EH Bildu Gernika-Lumok Pasilekuko egoeraren inguruko balorazinoa egin dau, eta Udalaren eta bertan batzen diran gazteen arteko elkarrizketari eta negoziazioari jarraipena emotea defendidu dau.

Koalizioaren ustez, elkarrizketan jarraitzea ezinbestekoa da, egoerea irtenbide adostu eta egonkor baterantz bideratzeko. Era berean, edozein herritarrek Udaleko ateak zabalik izan behar dauzala eta alkatearen bulegoak herritarrentzat eskuragarri egon behar dauala nabarmendu dau.

EH Bilduk espero dau balizko negoziazio-mahaia azken asteetan egindako bilkuren jarraipena bermatzeko tresna emankorra izatea. Koalizioak azaldu dauenez, hasiera-hasieratik irtenbide adostuaren alde egin dau, eta edozein desalojoren aurka agertu da.

EH Bilduren esanetan, azken egunetan instituzinoaren eta gazte taldeko ordezkarien artean lantzen aritu diran aukerak posible eta bideragarriak izan daitekez.

Horren harira, Gernika-Lumon urteetan hainbat eragilek topaketa eta ekimenak garatzeko espazioak izan dabezala gogorarazo dau, eta Astra jarri dau adibidetzat, hamarnaka eragile batzen dituan espazio moduan.

Azkenik, EH Bilduk bi aldeak negoziatzen jarraitzera eta irtenbide adostu baten alde lanean segitzera animatu dau, Pasilekuko egoerari behin betiko eta egonkorra dan konponbidea emoteko.

San Antolin jaiak datoz Gautegiz Arteagara

Gautegiz Arteagako San Antolin jaiak abuztuaren 27tik irailaren 2ra ospatuko dira, eta Udalak herritar eta bisitari guztiak jai-giroaz gozatzera eta elkarregaz bizitzera animatu ditu.

Patrik Saitua alkateak azaldu dauenez, aurtengo egitarauak adin eta gustu guztietarako ekitaldiak jasoko ditu, tradizinoaren transmisinoa eta jaiak errespetuz zein elkartasunez biziteko garrantzia nabarmenduz.

Jaiak abuztuaren 27an hasiko dira, eta egun horretan Gazte Egunaren barruan paella txapelketea, herri kirolak, goitibeherak eta musika izango dira. Besteak beste, Sueder, Txapela Brava eta The Mode Quartet taldeek parte hartuko dabe.

Egitarauak kultura, musika, kirola eta gastronomia uztartuko dau, eta irailaren 2an amaituko dira ospakizunak, San Antolin egun handiagaz. Besteak beste, tradizinozko martxea eta pilota jaialdi profesionala izango dira protagonista.

Udalak, ganera, errespetuz, elkartasunez eta giro onean jaiak biziteko deia egin dau, eta aurreko hilabeteetan jaiak prestatzeko lanean aritu diran eragile eta herritar guztien lana eskertu dau.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan