
San Antolin jaiak datoz Gautegiz Arteagara
Gautegiz Arteagako San Antolin jaiak abuztuaren 27tik irailaren 2ra ospatuko dira, eta Udalak herritar eta bisitari guztiak jai-giroaz gozatzera eta elkarregaz bizitzera animatu ditu.
Patrik Saitua alkateak azaldu dauenez, aurtengo egitarauak adin eta gustu guztietarako ekitaldiak jasoko ditu, tradizinoaren transmisinoa eta jaiak errespetuz zein elkartasunez biziteko garrantzia nabarmenduz.
Jaiak abuztuaren 27an hasiko dira, eta egun horretan Gazte Egunaren barruan paella txapelketea, herri kirolak, goitibeherak eta musika izango dira. Besteak beste, Sueder, Txapela Brava eta The Mode Quartet taldeek parte hartuko dabe.
Egitarauak kultura, musika, kirola eta gastronomia uztartuko dau, eta irailaren 2an amaituko dira ospakizunak, San Antolin egun handiagaz. Besteak beste, tradizinozko martxea eta pilota jaialdi profesionala izango dira protagonista.
Udalak, ganera, errespetuz, elkartasunez eta giro onean jaiak biziteko deia egin dau, eta aurreko hilabeteetan jaiak prestatzeko lanean aritu diran eragile eta herritar guztien lana eskertu dau.
-
Azken berriak





























