BERMEOKO JAIAK 2026 irailak 8- Andra Mari Eguna-Almikako eguna
BERMEOKO JAIAK 2026 irailak 8- Andra Mari Eguna-Almikako eguna
BERMEOKO JAIAK 2026 irailak 8- Andra Mari Eguna-Almikako eguna
Joandako barikuan, irailaren 11an, Euskal Oiloaren Lagunen bigarren topaketa ospatu zan Mendatan eta asteburu berberan, domekan, Nekazal Azokaren 28. Edizinoa ospatu dabe mendatarrek. 41 postuk osotu dabe aurtengo azoka eta Joseba Mallea, Mendatako alkatearen esanetan, eguraldi ona lagun izan eben eta jente asko bertaratu zan. Beste alde batetik, postuetako saltzaileek nahiko ondo saldu dabela azpimarratu dabe.
Udaletik azaldu daben moduan be, aurtengo Txerriki Pintxo Solidarioa arrakastatxua izan da be. Pintxo solidaroa hau dastatu daben herritar eta bisitari guztiei esker Mendatako herritar gaztetxo batek dauen Perthes gaixotasuna ikertzeko 1900 euro lortu ziran.
Gaitz hau gaixotasun arraroa da eta hazteko adinean dagozan haurren aldakaren artikulazinoari eragiten deutso.
Bermeo Hiria XLIV Traineruan Estropada ospatuko da zapatu honetan irailaren 19an
Irailak 7, Astelehenean, urtero moduen Bermeoko Jaiak hasten dira. Bermeotarrak zapiak jantzi eta Goiko plazara abiatu dira. Han Altearen pregoia, ikurrina jaso eta Dunbada izan ziren.
Bermeoko lau erraldoiak herritarren egunerokoan oindino gehiago sartzeko prest dagoz. Josefin eta Anton arrantzaleek eta Mari eta Lorentzo baserritarrek beren miniaturazko bersinoa izango dabe aurrerantzean, 23 zentimetroko gomazko figuretan. Guztira, 1.400 ale egin dira, 350 erraldoi bakotxeko, eta lehenengo aleak Santa Eufemia Egunean, irailaren 16an, jarriko dira salgai, 10:00etatik 12:00etara, azokan bertan. Figura bakotxaren prezioa 20 eurokoa izango da.
Figura txikerren ekoizpena herritarren eskaera bati erantzuteko sortu da. Bermeoko Erraldoien Konpartsak udalera jo eban proiektuaren aukera aztertzeko, eta, proposamena balorau ondoren, Bermeoko Udalak igaz abiau eban kontratazino-prozesua.
Azkenean, Indarein enpresa arduratu da lau personaien gomazko erreplikak egiteaz, eta lanaren kontratuaren zenbatekoa 25.223,66 eurokoa izan da (BEZ barne). Figura bakotxaren prezioa ekoizpen-kostuak estaltzera bideratuta dago, eta, beraz, Udalak ez dau irabazi asmorik izango ekimenagaz.
Bi hamarkadatan zehar, konpartsak herriko kaleetara eroan dauz lau personaiak, eta urte hauetan guztietan herritarren artean lortu daben harrera eta atxikimendua handituz joan da. Kalejirak, saioak eta bestelako ekitaldiak Bermeoko kultur eta jaietako egitarauen parte bihurtu dira, eta, horrenbestez, erraldoiak belaunaldiz belaunaldi herritarren iruditerian txertatutako personaiak dira.
Ekimen honen bidez, Bermeoko kaleetan hain ezagunak diran lau personaia horreek beste formau batean be herritarren eskura jarriko dira, eta, aldi berean, Bermeoko Erraldoien Konpartsaren 20 urteko ibilpidea ospatzeko beste modu bat izango da.
Ekoiztutako aleak amaituz gero, Bermeoko Udalak aurrerago figura gehiago egiteko aukera aztertuko leuke, herritarren harreraren arabera.
Gernika-Lumoko Udaleko Kirol Patronatuak 2026-2027 denporaldiko kirol ikastaroetan izena emoteko epea ireki dau. Adin eta maila desbardinei zuzendutako jarduera ugari biltzen dauz aurtengo programazinoak.
Eskaintzan judoa, karatea, gimnasia erritmikoa, pelota edota eskalada sartzen dira, baita mantenidute fisikoari eta ondoizateari zuzendutako proposamenak be, halan zelan yoga, GAP, aquagym, biking, mantenidute gimnasia, fitness funtzinonala eta pilates.
Ordutegiak adin eta modalitate desbardinetara egokitzen dira. Haurrentzako jarduerak 17:00etatik aurrera dagoz; helduentzako proposamenak, barriz, egunean zehar banatzen dira, 08:05etik gaueko 21:00etara, diziplinaren arabera.
Programazinoak jardueraren araberako tarifa ezbardinak aurreikusten dauz. Hiruhileko tarifekin, eguneroko sarrerekin edo bonuekin burutuko diran jarduerak be badagoz.
Programak, halaber, %50eko deskontua egiten deutse 65 urtetik gorako pertsonei, eta deskontuak aurreikusten dauz ikastaroetan izena emondako familia-unitate bereko hainbat kiderentzat, jarduera hasi aurretik eskaera egin ondoren.
Izen-emateak eta kontsultak Santanape kiroldegian edo kirolak.gernika-lumo.eus helbidean egin daitekez. Patronatuak 94 627 00 45 telefonoa be jarri dau informazino gehiago jasotzeko.
Programazino barriak barriz be kirola eta jarduera fisikoa adin eta baldintza desbardinetarako proposamenak eskaintzen dauz, kirol diziplinak, prestakuntza eta ondoizatera bideratutako jarduerak uztartzen dauzan eskaintza bategaz.
Eskolako lehen eguna da. Haur guztiek negar eta kasketa artean esaten diete agur gurasoei ikastetxeko atean. Baina istorio honetako protagonista txikiak ez du amore ematen eta ama berarekin geratzea lortzen du. Baina ezer ez da espero bezala aterako. Samurtasunez eta dibertimenduz beteriko ipuina