Skip to main content

Bermeoko Udalak kirol-kluben artean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa indartuko dau

Bermeoko Udalak aurrerapausuak emongo dauz herriko kirol-klubetan euskeraren presentzia eta erabilera indartzeko, bereziki gazte eta nerabeen artean euskeraz aritzeko aukerak areagotzeko. Horretarako, Urdaibai Eskubaloi Taldeak, Bermeo Futbol Taldeak, Xixili Gimnastika Taldeak eta Urdaibai Arraun Taldeak bat egin dabe Bermeoko Udalak bultzatutako egitasmoagaz.

Ekimenaren aurkezpenean, Bermeoko Udaleko euskera zinegotziak, Iker Bilbao San Nicolasek, azaldu dau kirolak gazteen egunerokoan dauen presentzia baliatu gura dala euskeraren erabileran eragiteko.

Egitasmoaren garapenean, Bermeoko Udala Ebetegaz ari da alkarlanean. Ebeteko Markel Barojak adierazo dau, hizkuntza-zerbitzuaren laguntzagaz, klub bakotxaren errealidadea aztertu eta euskeraren erabileran eragiteko neurri zehatzak identifikauko dirala, beti be klub bakotxaren ezaugarriak, beharrak eta aukerak kontuan hartuta.

Gernika Rugby Taldeak denporaldi barriari hasiera emon deutso

Gernika Rugby Taldeak 2026-27 denporaldiko aurkezpen ofiziala egin eban joan dan barikuan, Pablo Picasso kaleko AZULES tabernaren aurrean. Arratsaldeak klubeko familia osoa alkartu eban, eta kategoria guztietako taldeek banan-banan egin eben agerraldia bertaratu ziran zale eta herritarren aurrean.

Harrobiko taldeetatik lehen taldera arte, Gernika Rugby Taldearen egitura osoa izan zan protagonista. Denporaldi barriaren atarian, klubak bere talde guztiak aurkeztu ebazan, urtean zehar egingo daben ibilpideari ekin aurretik.

Lehen taldeak, gainera, beste urte batez Elite mailan lehiatuko da. Kategoria dauela bi denporaldi sortu zenetik, gernikarrek bi aldiz lortu dabe txapeldunorde izatea. Azken urteetako ibilpideak erakutsi dau taldea goiko postuetan burrukatzeko gai dala, eta aurten be helburua ahalik eta urrutien heltzea izango da.

Kantxan berba egiteko garaia iritsi da orain. Gernikarrak lehiatzeko prest dira, eta denporaldiaren amaieran Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskuratu gura dabe. Horretarako, aurreko urteetako lana eta esperientzia baliau beharko dabez, asteburuz asteburu.

Barikuko aurkezpenak, beraz, beste behin erakutsi eban errugbiaz harago, Gernika Rugby Taldea osotzen dauen komunidadea be badala. Talde guztiak prest dagoz denporaldi barriari aurre egiteko, eta orain, berbak albo batera itxi eta baloiak hartzeko ordua da.

Bisitariaren esperientzia personalizatuagoaren aldeko apustua egin dau Bermeoko Udalak

Bermeok turismo-jarduera biziari eutsi deutso udan, eta bisitariaren profila aldatzen ari dala erakutsi dabe garagarrileko eta abuztuko datuek.Bermeok turismo-jarduera biziari eutsi deutso udan, eta bisitariaren profila aldatzen ari dala erakutsi dabe garagarrileko eta abuztuko datuek.

Guztira, 10.601 persona bertaratu dira Turismo Bulegora: 4.777 garagarrilean eta 5.824 abuztuan. Bisitari askok etxetik prestauta ekartzen dabe bidaia, eta Bermeora iristean, gero eta gehiago eskatzen dabez beren interes eta denporara egokitutako gomendio personalizatuak.

Informazinoa, gainera, gero eta lehenago bilatzen dabe. Bizibermeo.eus webguneak 7.500 bisitari izan dauz bagiletik abuztura, eta Gaztelugatxeko San Juan da interesgune nagusietako bat.

Aurten, gainera, Gaztelugatxe Zentro barriak 3.715 bisitari hartu dauz lehen udan. Eta San Juanera joateko autobus eta gidari zerbitzuak 2.655 erabiltzaile izan dauz.

Turismo Bulegoak, halan be, ohartarazi dau oporrak larregi programeteak estresa eragin daikeela, eta bisitariei Bermeo eta ingurunea prisa barik ezagutzeko deia egin deutse.Bermeok turismo-jarduera biziari eutsi deutso udan, eta bisitariaren profila aldatzen ari dala erakutsi dabe garagarrileko eta abuztuko datuek.

Guztira, 10.601 persona bertaratu dira Turismo Bulegora: 4.777 garagarrilean eta 5.824 abuztuan. Bisitari askok etxetik prestauta ekartzen dabe bidaia, eta Bermeora iristean, gero eta gehiago eskatzen dabez beren interes eta denporara egokitutako gomendio personalizatuak.

Informazinoa, gainera, gero eta lehenago bilatzen dabe. Bizibermeo.eus webguneak 7.500 bisitari izan dauz bagiletik abuztura, eta Gaztelugatxeko San Juan da interesgune nagusietako bat.

Aurten, gainera, Gaztelugatxe Zentro barriak 3.715 bisitari hartu dauz lehen udan. Eta San Juanera joateko autobus eta gidari zerbitzuak 2.655 erabiltzaile izan dauz.

Turismo Bulegoak, halan be, ohartarazi dau oporrak larregi programeteak estresa eragin daikeela, eta bisitariei Bermeo eta ingurunea prisa barik ezagutzeko deia egin deutse.

Kotxerik Gabeko Eguna ospatu dabe Muxikan, bizikleta eta oztopo ibilpideagaz

Muxikan Kotxerik Gabeko Eguna ospatu eben irailaren 19an, Urretxindorra Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, eta eskolaren zein udalaren laguntzagaz. Ekimenaren helburua herritarren artean mobikortasun jasangarriagoaren inguruko kontzientzia sustetea eta egunerokoan autoaren erabilerari alternatibak erakustea izan zan.

Eguna Urretxindorra Herri Eskolan amaitu eben, eta bertan umeek zein familiek bizikletak hartu eta oztopo ibiltaldi batean parte hartzeko aukera izan eben. Bizikletaz ibilteko trebetasuna probeteaz gan, parte-hartzaileek hainbat oztopo gainditu behar izan ebezan ibilpidean zehar.

Jarduerak giro onean egin ziran, eta haurrek protagonismo berezia izan eben. Bizikleta eskolako eta herriko eguneroko bizitzako garraiobide moduan aldarrikatzeko eta mobikortasun aktiboaren aldeko ohiturak sustetako baliau eben eguna.

Holan, Muxikan beste pausu bat emon dabe mobikortasun jasangarriago baten alde, herritarrak eta bereziki gazteenak eguneroko joan-etorrietan alternatiba osasungarri eta ingurumenarekiko errespetuzkoak erabiltzera animauz.

Zirku tailerrak egon dira Merkurion, Txitatoki Zirko Eskolaren eskutik

Txitatoki Zirko Eskolak zirku tailerrak antolatu dauz ume, gazte eta gurasuentzat, familian eta alkarregaz zirkuaren mundua ezagutzeko aukera eskainiz.

Jarduera Merkurio iturriaren inguruan egin da, eta bertan hainbat adinetako parte-hartzaileak batu dira. Zirkuaren inguruko proposamen ezbardinen bidez, parte-hartzaileek trebetasunak probau, olgau eta alkarregaz gozetako aukera izan dabe.

Ekimenak, gainera, umeen, gazteen eta gurasoen arteko parte-hartzea sustau dau, espazio edegian eta giro onean zirkuaz gozetako aukera eskainiz.

VI. Barbero Solidarioak elkartasuna eta entretenimendua uztartu dauz herrian

Gernikan, Barbero Solidarioa ekitaldiak jarduera ugari bildu zituen igande honetan, irailaren 20an, elkartasuna eta aisialdia ardatz hartuta. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdira arte, herritarrek ilea mozteko aukera izan zuten, eta aldi berean, haurrentzako jolasak eta hainbat jarduera antolatu ziren.

Musikak ere protagonismo berezia izan zuen goizean zehar, ekitaldiari giro alaia eta herrikoia emanez. Horrela, adin guztietako parte-hartzaileek musikaz eta jarduerez gozatzeko aukera izan zuten, elkartasunaren inguruan elkartuta.

Ilea mozteaz gain, egitarauak beste hainbat proposamen ere izan zituen, besteak beste, crossfit erakustaldia, skateboarding-a, dantza eta sentsibilizazio jarduerak. Egunean zehar, herritarrek hainbat ekintzatan parte hartu eta ekitaldi solidarioarekin bat egiteko aukera izan zuten.

Barbero Solidarioa bezalako ekimenek elkartasuna, kultura eta aisialdia uztartzen dituzte, eta Gernikan igandeko jardunaldiak giro onean eta parte-hartzearekin eman zion jarraipena ekimenari.

Mendatako lehen Motorcross Txapelketa arrakastaz

Mendatan lehen aldiz Motorcross Txapelketa ospatu da, motorzaleen eta zaleen arreta erakarri dauen jardunaldi batean. Egun osoan zehar, lasterketa ezbardinak eta hainbat modalitate izan dira, parte-hartzaileek euren trebetasunak erakusteko aukera izan dabelarik.

Motorren burrunbak protagonista izan dira Mendatako kale eta inguruneetan, eta herritarrek motorren zarata eta lasterketen ikusgarritasunaz gozetako aukera izan dabe. Goizetik arratsaldera arte, motorrak izan dira eguneko protagonistak, eta zale ugari gerturatu dira probak jarraitzera.

Txapelketak, gainera, motorzaleen arteko lehia eta kirol giroa uztartu dauz, eta lehen edizino honek Mendatan motorraren munduari lotutako ekitaldi barri bat abiarazo dau. Jardunaldiari esker, herritarrek kirol modalitate ezbardinak gertutik ezagutzeko eta motorraren munduaz gozetako aukera izan dabe.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan