Bermeoko Osoko Bilkura
Iraileko osoko bilkuran izan da Bermeoko Osoko Bilkuran, Irailaren 24ean.
Iraileko osoko bilkuran izan da Bermeoko Osoko Bilkuran, Irailaren 24ean.
Bizkaian hondakin organikoaren gaikako bilketak gora egiten jarraitzen dau, eta Urdaibai eskualdean be badira datu esanguratsuak. A ze marroia kanpainagaz bat egin daben udalerrietan, %22 gehiago batu da aurtengo abuztura arte, iazko aldi berean baino.
Urtarriletik ekainera, gainera, 900.000 kilo hondakin organiko gehiago jaso dira. Urdaibain, Ibarrangeluk %61,5eko hazkundea izan dau, Bizkaiko igoera handienetako bat.
Kanpainak edukiontzi marroiaren erabilerea sustatu dau herritarren artean. Guztira, 1.021 atxikipen barri egin dira, eta 1.100 ikasle baino gehiago sentsibilizazino-ekintzetan parte hartu dabe.
Baina hondakin organikoa batzea ez da helburua bakarrik. Artigasko Ekoparkean Metabarri planta barria martxan jarri da, eta bertan hondakin organikoa biometano bihurtuko da, gas-sarean erabiltzeko.
Instalazinoak urtean 50.000 tona hondakin tratatzeko gaitasuna dauka, eta funtzionamendu betean, 12.700 etxeren energia-kontsumoaren parekoa sortu ahal izango dau. Gainera, emisinoak %95eraino murrizteko aukera emongo dau.
Horrela, edukiontzi marroian hasten dan prozesuak beste pausu bat emongo dau: hondakina batu, tratatu eta energia barriztagarri bihurtu. Hondakinen kudeaketa eta ekonomia zirkularra, beraz, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira Bizkaian eta Urdaibain.
Bermeoko Areneko kiroldegiak instalazinoetan hainbat hobekuntza egin ostean ekin deutso barriro ohiko jarduerari. Irailaren 1etik 16ra itxita egon da mantentze eta egokitze lanak egiteko, eta irailaren 17an zabaldu ditu ateak barriro.
Lan nagusien artean, igerilekua garbitu eta egokitu, uraren zirkuituetan legionellaren aurkako tratamenduak egin eta instalazino elektriko osoa barriztu da. Ganera, igerilekuko ura berrerabilteko sistema be martxan dago, kale-garbiketara bideratzeko.
Espazio barriei jagokenez, gimnasioa handitu egin da, eta orain 1.000 metro koadrotik gorako gimnasioa dauka Arenek. Biking gela lekuz aldatu eta lehen egoan espazioan skate pista txiki bat egokitu da. Bigarren solairuan, barriz, ikasgela barria prestatu da, 16 urtetik gorako erabiltzaileentzat.
Gernikako Bakearen Museoak aldi baterako erakusketa berria dauka ikusgai otsailaren 27ra arte: ‘Fosil gidaria: Gerra Zibilaren arkeologia’. Josu Santamarina eta Ander Gondra dira erakusketaren komisarioak, eta museoan ikusgai egongo da datozen hilabeteetan.Orain arte, Gernikako Bakearen Museoak ez du Gerra Zibilaren arkeologiari buruzko erakusketa monografikorik antolatu. Erakusketa berriak 1936ko Gerra Zibileko objektu eta aztarnen materialtasunetik abiatuta, iraganaren eta egungo gizartearen arteko topagunea sortzea eta memoria historikoa lantzea du helburu. Erakusketak, beraz, Gerra Zibilaren inguruko ondare arkeologikoaren balioa azpimarratu nahi du, objektu eta aztarnen bidez memoria historikoa berreskuratzeko eta gizarteari ondare horren garrantzia helarazteko.
Gernikak turismoaren hazkunde nabarmena izan dau 2026ko udan. Garagarrilean eta abuztuan 22.572 persona artatu dauz Turismo Bulegoak, 2025ean baino 5.105 bisitari gehiago. Igoera %29,2koa izan da 2024aren aldean, eta azken urteetako udako daturik onena da.
Hazkundea bi hiletan nabaritu da: garagarrilean 8.333 bisitari izan ziran, 2025ean baino %18 gehiago; abuztuan, barriz, 14.239, aurreko urtean baino %36 gehiago.
Batez be, atzerriko turismoaren gorakadea nabarmentzen da. Udan 10.005 nazinoarteko bisitari izan dira, 2025eko 5.916en aldean. Frantzia izan da merkatu nagusia, 3.743 bisitarigaz, eta Italiatik 2.016 etorri dira. Alemaniatik 660 eta Belgikatik 451 bisitari be erregistratu dira.
Estatuko bisitarien artean, Madril eta Katalunia izan dira jatorri nagusietako batzuk, 2.381 eta 2.328 bisitarigaz, hurrenez hurren. Euskaditik, Bizkaiak ekarri dau bisitari gehien, 1.029 personagaz.
Turismo-eskaintza barriak be eragina izan dau. Santa Maria elizak 8.835 bisita jaso dauz udan, eta Astrako babesleku antiaereoak 2.667. Datuok Gernikak turismo-helmuga modura daukan eskaintza zabaltzen ari dala erakusten dabe.
Gainera, 2025ean Turismo Bulegoak 51.748 bisitari artatu ebazan urte osoan, eta nazinoarteko bisitariek %41,15eko pisua izan eben.
Horrela, 2026ko udako datuek Gernikan gero eta turismo gehiago eta jatorri anitzagoa dagoala erakusten dabe, nazinoarteko bisitarien hazkundea bereziki nabarmenduta.
Galtzada eta Etxekoko aparkalekuetan iznago da ekitaldia, 10:00etatik 14:00etara. Horrez gain zubieta errota ikastaroak hasi dira eta izena gaurtik hasi eta emateko epea irailaren 30ean bukatzen da.
Kortezubi Bideko haurrentzako parke estali barria amaituta dago, eta inaugurazino ekitaldia irailaren 26an, zapatuan, 12:30ean egingo da. Jolasgunea Kortezubi Bidea eta Aita Luis Villasante kaleen arteko plazan dago, eta ekitaldia Gernika-Lumoko Udalak antolatu dau.
Guztira, 404700 euroko inbersinoa egin dau Udalak parke barria egokitzeko.