
Gernikako Bakearen Museoak Gerra Zibilaren arkeologiari buruzko erakusketa berria aurkeztu du
Gernikako Bakearen Museoak aldi baterako erakusketa berria dauka ikusgai otsailaren 27ra arte: ‘Fosil gidaria: Gerra Zibilaren arkeologia’. Josu Santamarina eta Ander Gondra dira erakusketaren komisarioak, eta museoan ikusgai egongo da datozen hilabeteetan.Orain arte, Gernikako Bakearen Museoak ez du Gerra Zibilaren arkeologiari buruzko erakusketa monografikorik antolatu. Erakusketa berriak 1936ko Gerra Zibileko objektu eta aztarnen materialtasunetik abiatuta, iraganaren eta egungo gizartearen arteko topagunea sortzea eta memoria historikoa lantzea du helburu. Erakusketak, beraz, Gerra Zibilaren inguruko ondare arkeologikoaren balioa azpimarratu nahi du, objektu eta aztarnen bidez memoria historikoa berreskuratzeko eta gizarteari ondare horren garrantzia helarazteko.
-
Azken berriak





























