
Areneko kiroldegiak instalazinoak eta zerbitzuak barriztu dauz
Bermeoko Areneko kiroldegiak instalazinoetan hainbat hobekuntza egin ostean ekin deutso barriro ohiko jarduerari. Irailaren 1etik 16ra itxita egon da mantentze eta egokitze lanak egiteko, eta irailaren 17an zabaldu ditu ateak barriro.
Lan nagusien artean, igerilekua garbitu eta egokitu, uraren zirkuituetan legionellaren aurkako tratamenduak egin eta instalazino elektriko osoa barriztu da. Ganera, igerilekuko ura berrerabilteko sistema be martxan dago, kale-garbiketara bideratzeko.
Espazio barriei jagokenez, gimnasioa handitu egin da, eta orain 1.000 metro koadrotik gorako gimnasioa dauka Arenek. Biking gela lekuz aldatu eta lehen egoan espazioan skate pista txiki bat egokitu da. Bigarren solairuan, barriz, ikasgela barria prestatu da, 16 urtetik gorako erabiltzaileentzat.
-
Azken berriak





























