Busturialdea Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa: Sollubeko hobekuntza ez da IHPren proiektu bat, baina aurrekontu arruntekin finantzauko diran jarduketetako bat da. Zertan datza hobekuntza hori. Aitor Etxebarriaren eskutik
Irailaren amaieran San Migel jaiak ospatuko dabez Mendatan eta Bermeon, eta bi herriek askotariko ekintzak prestau dabez egun hauetarako. Musika, kirola, gastronomia, haurrentzako jarduerak, herri-bazkariak eta tradizinoagaz lotutako ekitaldiak izango dira protagonista.
Gernika Rugby Taldeak 2026/27 denporaldiari ekingo deutso, Elite Ligako lehiaketari begira ilusinoz eta erronka barriekin. Talde gernikarrak etxetik kanpo zein Urbietan jokatuko dauzan partidekin osotuko dau denporaldia, eta aurkari ezbardinen aurka lehiatzeko prest dago.
Denporaldi honetan, besteak beste, Real Ciencias, Les Abelles, Industriales, Fénix Zaragoza, Valencia, Gexxo Rugby, Barça Rugby, Sant Cugat eta Hernani izango dauz aurkari.
Gernikarren zaleek, gainera, etxeko partidak zuzenean jarraitzeko aukera izango dabe. Izan be, Oizmendi Telebistak Urbietan jokatuko diran Gernika Rugby Taldearen partidak grabaduko dauz, zaleek taldearen ibilpidea gertutik jarraitu ahal izan daien.
Holan, errugbiak protagonismo berezia izango dau barriro Gernikan, eta Gernika Rugby Taldearen denporaldi barriaren hasierak kirol hitzordu ugari ekarriko dauz Urbietara.
Osakidetzako langileek alkarretaratzeak egin dabez gaur, Euskal Osasun Sistema Publikoa indartzeko eta lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko. Mobilizazioak ospitaleetan zein osasun-zentroetan egin dira, eta langileek euren aldarrikapenak plazaratu dabez.
Besteak beste, galdutako erosahalmena berreskuratzea, urteko lanorduak murriztea, lana eta bizitza personala uztartzeko baimenak hobetzea eta euskeraz lan eta bizi ahal izatea eskatu dabe. Horrez gan, plantilla gaztetzeko plana eta unidadeetako erispideak bateratzea be aldarrikatu dabe.Mobilizazioen bidez, osasun publikoaren eredua aldatzea, zerbitzuen pribatizazinoagaz amaitzea eta langile guztien lan-baldintzak hobetzea eskatu dabe. Bestalde, gainerako sindikatu, eragile sozial eta politikoei mobilizazio-dinamikagaz bat egiteko deia egin deutsee. Monika Diaz, osi barrualdeko ordezkari sindikalak salaketa egin dau.
Gernika Moda Dago ekimenaren barruan, moda desfilea egingo da irailaren 25ean, barikuan, Pasilekuan. Arratsaldeko 16:30etik aurrera hainbat jarduera izango dira, eta 19:00etan hasiko da desfile nagusia. Aurten laugarren edizioa izango da.
Egitarauak umeentzako txokoa, Gernikako puntuz-puntuko erakusketa, Julio Veigaren piano on the rock kontzertua eta foodtruck-ak izango ditu. Arratsaldean zehar, gainera, 1.000 euroko bonuaren zozketa egingo da. Prentsaurrekoan Noelia Sernak, Gernikako Merkatari elkartuko presidenteak, egingo dena azaldud dau:
Kolaboratzaile gisa Gernikako Rugby Taldea eta Ross Dantza Eskola egiongo dira besteak beste. Aurten Gernika Rugby Taldekoak lehen aldiz modelatuko dabe. Herriko merkatritza bultzatzeko ekimen aproposa dala zehaztu dabe Gernika-Rugby Taldetik.
Desfilea 19:00etan hasiko da, eta bertan Gernikako merkataritza eta zerbitzuen sektoreko hainbat establezimenduk euren proposamenak erakutsiko dituzte. Aurkezpen ekitaldian ere bertan izango gara, eta bertatik ekimenaren eta desfilearen nondik norako guztiak kontatuko ditugu.
Horrela, Pasilekua modaren, merkataritzaren eta aisialdiaren topaleku bihurtuko da bariku arratsaldean.
Foru Aldundiak jarduketa-programa bat jarriko du abian 2029ra arte Oka ibaiaren estuarioan, paduretan eta duna-sistemetan. Programa horretan, landare inbaditzaileak lokalizatu eta desagerraraziko dira, kaltetutako eremuak berreskuratuko dira eta emaitzen jarraipena egingo da.
Jarduera hori Urdaibaiko ingurumena berroneratzeko eta garapen jasangarria sustatzeko egiten hasi diren jarduketa zehatz nagusietako bat izango da.
Bermeoko Udalak balorazino positiboa egin dau aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaien inguruan. Irailaren 7tik 16ra ospatu dira jaiak, eta udalaren arabera, herritarren parte-hartze zabala eta herriko eragileen inplikazinoa izan dira aurtengo jaien ezaugarri nagusiak.
Eguraldiak zenbait ekitaldi baldintzatu badauz be, aurreikusitako egitarau osoa aurrera eramatea lortu dabe. Kontzertuek, kalejirek, antzerkiek eta ekitaldi tradizinonal zein protokolozkoek herritarren erantzun ona izan dabe, eta hainbat unetan Bermeoko kale eta plazak jentez bete dira.
Udalak bereziki nabarmendu dau herriko talde eta alkarteen lana. Jai batzordeak Almikako Jaitsieraren antolaketan egindako lana azpimarratu dau, baita Txosna batzordearen prestutasuna eta alkarlanerako jarrera be. Era berean, Eleizalde Ikastolak Sukalki lehiaketa berreskuratu izana nabarmendu dau Udalak; 80 kazuela baino gehiago aurkeztu ziran eta Tala jentez bete zan.
Bestalde, jaietan irisgarritasuna hobetzeko emondako pausuak be aitatu dauz Udalak. Aurten, lehen aldiz, gurpildun aulkian dagozan pertsonek Lamerako kontzertuez gozetako plataforma bat izan dabe. Esperientzia aztertuko dabe datozen urteetara begira, erabilera eta bestelako aukera batzuk baloretako.
Garbitasunari dagokionez, jaietako eremu nagusietan baliabideak indartu ziran, eukiontzi gehiago jarriz eta garbiketa-lanak areagotuz. Udalak, halan be, herritarrei gogorarazo deutse herria garbi mantenidutea guztion ardura dala.
Azkenik, Udalak jaietan izandako hainbat eraso eta errespetu faltari buruzko kezka be adierazo dau, eta nabarmendu dau horrelango jarrerek ez dabela lekurik jaietan. Era berean, Xixiliren inguruko ohiturak errespetuz gauzatzeko deia egin dau.
Amaitzeko, Bermeoko Udalak eskerrak emon deutsez jaiak antolatzen eta gauzatzen parte hartu daben herritar, talde, alkarte eta udal-langile guztiei, baita egun hauetan kaleak bete eta jaietan parte hartu daben herritar guztiei be.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.